Claude Louis Hector de Villars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:58, 11 otsaila 2016
Claude Louis Hector de Villars, Jacint Rigau-Rosen margolana

Claude Louis Hector de Villars (Moulins, 1653ko maiatzaren 8a - Turin, 1734ko ekainaren 17a) frantziar militarra eta diplomatikoa izan zen, mariskal nagusia Luis XIV.arekin.

Bizitza

1698an, Vienako enbaxadore izendatu zuten. Espainiako Ondorengotza Gerran egin zen ezagun, eta han lortutako garaipenei esker, mariskal izendatu zuten. Luis XIV.ak Alemaniako frantses osteetako buru izendatu zuen, eta Villarsek garaipena lortu zuen Höchstädten. Frantziako hegoaldean aritu zen, eta Alpeetako eta Flandesko gudarosteen buruzagi izan zen, baina haren garaipen nagusia 1712an Denainen lortutakoa izan zen; garrantzi handiko garaipena izan zen, hari esker Frantziak egoera erosoagoan egin ahal izan baitzien aurre Ondorengotza Gerraren bake-hitzarmenei.

Rastatteko Itunean parte hartu zuen, Luis XV.aren erregeordetzaren kontseiluko eta gerra-kontseiluko kide izan zen eta, Italiako guduetan, Milanerria eta Mantua menderatu zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Louis Hector de Villars Aldatu lotura Wikidatan