Claude Louis Hector de Villars

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Claude Louis Hector duc de Villars.jpg

Claude Louis Hector de Villars (Moulins, 1653 - Turin, 1734) frantziar militarra eta diplomatikoa izan zen. 1698an, Vienako enbaxadore izendatu zuten. Espainiako Ondorengotza Gerran egin zen ezagun, eta han lortutako garaipenei esker, mariskal izendatu zuten. Luis XIV.ak Alemaniako frantses osteetako buru izendatu zuen, eta Villarsek garaipena lortu zuen Höchstädten. Frantziako hegoaldean aritu zen, eta Alpeetako eta Flandesko gudarosteen buruzagi izan zen, baina haren garaipen nagusia 1712an Denainen lortutakoa izan zen; garrantzi handiko garaipena izan zen, hari esker Frantziak egoera erosoagoan egin ahal izan baitzien aurre Burujabetasunerako gerraren bake-hitzarmenei. Rastatteko Itunean parte hartu zuen, Luis XV.aren erregeordetzaren kontseiluko eta gerra-kontseiluko kide izan zen, eta, Italiako guduetan, Milanerria eta Mantua menderatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Louis Hector de Villars Aldatu lotura Wikidatan