Espainiako Ondorengotza Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Ondorengotza Gerra
Duke-of-Marlborough-signing-Despatch-Blenheim-Bavaria-1704.jpg
Data 17011714
Lekua Europa, Ipar Amerika, Mendebaldeko Indiak
Gudulariak
Flag of the Habsburg Monarchy.svg Inperio Santua
 Erresuma Batua
Prinsenvlag.svg Holanda
Flag of Preussen 1701-1918.jpg Prusia
Flag Portugal (1707).svg Portugal
Danimarka Danimarka-Norvegia
Katalunia Aragoiko koroa
Pavillon royal de France.svg Frantzia
Bandera de España 1701-1760.svg Espainia
Flag of Bavaria (lozengy).svg Bavaria

Espainiako Ondorengotza Gerra[1] (1701-1713/1715) nazioarteko gatazka armatua izan zen. Europako herrialde gehienak borrokatu ziren, baina Ipar Amerikan zein, piratek eragindako erasoak zirela-eta, Hego Amerikako kostaldeetan ere borrokatu zen. Espainiako koroaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen.

Karlos II.a Espainiakoa 1700ean hil zen, Filipe Borboikoa, Anjouko dukea eta Louis XIV.a Frantziakoaren biloba, oinordekotzat utzita. Honela, Filipe V.a Espainiakoa bihurtu zen. Leopold enperadoreak Espainiako tronuaren gaineko eskubideak aldarrikatu zituenean hasi zen gatazka. Gainera, Frantziaren azpiko lurraldeak, zeharka edo zuzenean, gero eta handiagoak zirenez, Europako beste botere batzuek, batik bat Ingalaterrak (1707tik aurrera Eskoziarekin bat eginda Erresuma Batuan), Portugalek eta Herbehereek Inperioarekin bat egin zuten. Frantziar espantsionismoari aurre egiteko ez ezik, Ingalaterrako kasuan bere tronuan errege protestanteek jarrai zezaten ere nahi zuten. Izan ere, Ondorengotza Gerra hau Ingalaterrako hainbat historialariek deituriko Bigarren Ehun Urteko Gerraren barruan koka liteke, Ingalaterra eta Frantziaren arteko etsaigoa 1689 eta 1815 bitarteko gatazka europar guztietan agertu baitzen.

Ondorengotza Gerra 1713an Utrechteko Itunarekin eta 1714an Rastatteko Itunarekin amaitu zen. Itun hauen ondorioz, Espainiako erregetzaren gaineko nazioarteko onespena jaso zuen Filipe V.a, baldin eta Frantziako tronuaren gaineko eskubideei muzin egiten bazien, bi herrialde horien arteko batasuna gerta ez zedin. Inperio habsburgotarrak Espainiak Italian eta Herbeheretan zituen zenbait lurralde bereganatu zituen. Biloba Espainiako tronuan kokatzea lortu arren, Utrechteko Itunarekin Frantziako hegemonia Europan bukatu zen, eta Lehen Mundu Gerraren amaiera arte mantentzekoa zen botereen arteko orekaren garaia hasi zen.

Espainian, borrokak 1715ean bukatu ziren, Filipe V.aren tropen setioaren aurrean Mallorcak amore eman zuenean. Izan ere, Aragoiko koroak era nagusian Austriako Karlos erregegaiaren alde eta Filipe Borboikoaren aurka egin zuen. Hori zela eta, borboitarren garaipenarekin Aragoiko koroak zeuzkan barne-arautegiak deuseztatu ziren, Gaztelakoak ezarrita.

Erreferentziak [aldatu]