Mount Alvernia

Koordenatuak: 24°17′39″N 75°24′30″W / 24.2942°N 75.4083°W / 24.2942; -75.4083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Como Hill» orritik birbideratua)
Mount Alvernia
Datu orokorrak
Garaiera63 m
Prominentzia63 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak24°17′39″N 75°24′30″W / 24.2942°N 75.4083°W / 24.2942; -75.4083
Estatua Bahamak
UharteCat Island

Mount Alvernia edo Como Hill[1] (63 m) Bahametako mendirik altuena da. Karibeko uhartedi eta estatu honetako Cat uhartean dago. Apaiz batek 1940an lehen izena jarri baino lehen muino honen izen bakarra bigarrena zen[2][3]. Gaur egun zenbait iturrik "Como Hill" mendi osoa eta "Mount Alvernia" tontorra izendatzeko desberdintasuna markatzen dute[4].

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiska uhartearen hegoaldean dago[5].

Muino honi izena eman ziona tontorrean ermita bat eraiki zuen John Hawes apaiz katolikoa izan zen. Fra Jerome ezizenaz ezagutzen zen ingeles horrek Bahametan 17 urte eman zituen. 1956an hil zen ia 80 urterekin eta baselizatik hurbil dagoen leize batean Hawesek berak bere buruarentzat prestatu zuen hilobian ehortzi zuten.

Guildford (Ingalaterra)[6] eta Singapurreko ospitale batzuk[7] edota Montego Bay (Jamaika)[8], Brisbane (Australia)[9], Pittsburgh (Pennsylvania)[10] eta Newton (Massachusetts)[11] hirietako eskola batzuek Mount Alvernia izena daramate; gehienak erlijio katolikoarekin, bereziki Frantziskotarrekin zerikusia duten instituzio pribatuak dira. Mendiaren izendapen berria, beraz, kongregazio honekin zerikusi zuzena du: Monte Alvernia edo La Verna deitzen zen Frantzisko Asiskoak bere fedea berreskuratu omen zuen mendia[12].

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrera igotzea atrakzio turistikoa da Hawesek eraikitako The Hermitage baseliza oso bisitatua delako; harrizko eskailera batzuek bide aldapatsua errazten dute[13]. Igotzeko lekurik hurbilena New Bight herriska da; mendebaldeko kostaldean dago. Igoera herriko Queen's Highwayn dagoen Konplexu Administratiboaren hegoaldean abiatzen da, Armbrister plantazioaren aztarnen iparraldean.

Mendira joateko dagoen arazo nagusia, beraz, Cat uharteak duen azpiegitura turistikoen eskasia da; uhartea bisitatzen duten gehienak bahamarrak dira[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]