Coracle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coracle ontziak Gales mendebaldeko Teifi ibaian, 1972. Irudian agertzen diren bi gizonak Cenarth udalerriko John (aurrealdean) eta Will Davies dira – Cenarth udalerriko jatorrizko azken bi coracle erabiltzaileak. Biak ere esku bakarreko arraunketa metodoa erabiliaz – a means of gliding downstream in a controlled way. Heuren ontziak (eta arrainak) etxera bizkar gainean eraman ohi zituzten.

Coracle delakoa (galeseraz cwrwgl) Galesko usadiozko ontzitxo txiki eta arin bat zen, ezaugarri hauek bizkar gainean eramatea ahalbideratzen zuten, Mendebaldeko Ingalaterra eta Hego-mendebaldeko Ingalaterra, Irlanda (bereziki Boyne ibaia),[1] eta Eskoziako (bereziki Spey ibaia) hainbat lekuetan ere erabili ohi zelarik; hitz hau bera munduko beste hainbat herrialdetan topatutako antzeko ontziak izendatzeko ere erabili ohi da, esate baterako India, Vietnam, Irak edota Tibeten.[2] "Coracle" izena galeserazko cwrwgl hitzetik dator, irlandera eta Eskoziako gaelerazko currach hitza eta ontziarekin lotura duelarik, jada XVI. mendean ingelesean ere topatzen delarik. Ingelesezko beste idazkera edo aldaerak corougle, corracle, curricle eta coricle lirateke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2 metro luze eta larruz estalitako zumitzezko egitura du. Bere gehienezko abiadura 16 km/orduko da, eta pertsona bakar batek erabil dezan eraikia dago. Bere alde txarra uraren ezegonkortasunean datza: pala itxurako arraun bakar batez nabigatu eta kontrola edukitzeko nabigatzaile trebatua izan behar baita.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]