Cosimo Medici
Wikipedia(e)tik
Cosimo Medici (Florentzia, 1389ko irailaren 27a - Careggi, 1464ko abuztuaren 1a), Zaharra (il Vecchio) ezizenaz ezaguna, Florentziako bankari eta estatu gizona izan zen.
Florentziako herri alderdiaren buru izan zen. Bakean oinarritu zuen aginpidea, eta merkataritza, arteak eta zientziak babestu zituen. Haren aginduz eraikuntza eder asko egin ziren hirian, Brunelleschi, Michelozzo eta Donatelloren eskutik, besteak beste. Bere garaiko humanista garrantzizkoenak izan zituen babespean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/11 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.