Donatello

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donatello
Donatello
Uffizi Galeriaren kanpoaldean dagoen bere estatua
Datu pertsonalak
Izen osoa Donato di Niccolò di Betto Bardi
Jaio 1386 inguru
Florentzia ( Italia)
Hil 1466ko abenduaren 13a
Florentzia ( Italia)

Donato di Niccolò di Betto Bardi (1386 inguru – 1466ko abenduaren 13a), Donatello ezizenaz ezagunagoa, italiar artista eta eskultore pizkundetarra izan zen[1]. Bere erliebetan XV. mendeko ikuspuntuen ilusionismoa erabili zuen.

XV. mendeko Italiako eskultore handiena izan zen eta haren obrak izugarrizko garrantzia izan zuen Italiako iparraldeko artean. Ghiberti eskultorearekin lan egin ondoren (1403), eskari asko jaso zuen Florentziako eliza nagusia apaintzeko. Bere lehen obrek (Dabid, 1408, marmolezko eskultura) eragin gotiko nabaria duten arren, San Markoren eskulturak (1411-1412) forma askoz ere biziagoak, errealistagoak erakusten ditu, eta baita Igarleen sailak ere (aipatzekoa da horien artean Habacuc, Il Zuccone edo burusoila deitua).

Donatelloren ekarpen handienetariko bat izan zen behe-erliebeetan teknika berezi bat, ikuspuntuarena, erabili zuela, margolaritzan hamar bat urte geroago erabiltzen hasi zena (San Jorge azpiko behe-erliebea, 1416-1420). Horrez gainera, berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan (Joan XXIII.a antipaparen hilobia, Michelozzorekin batera, 1425).

Erroman egon ondoren (1431-1433), Florentziako katedraleko Cantoria lan klasikoa egin zuen (1433-1439). Molde berekoa da 1433-1434 urteetan brontzez egin zuen Dabid eskultura. Paduan eman zituen urteetan (1443-1453) bi lan nagusi egin zituen: Gattamelata condottieroaren zaldizko eskultura (brontzezkoa, 1453) eta San Antonioko elizako aldare nagusia. Florentzian ondu zituen azken obrei adierazkortasun berezia darie: San Lorentzo martiriaren heriotza, Judit eta Holofernes, Maria Magdalena (zurez egina, 1455). 1466an, hil zen, Florentzian.

Donatello quattrocentoko artista berritzailetan nagusietakoa izan zen eta eragin handia izan zuen bere garaitik aurrera eskulturan ere.

Artelan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pierluigi De Vecchi & Elda Cerchiari, I tempi dell'arte, 2. liburukia, Bompiani, Milano, 1999. ISBN 88-451-7212-0
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Donatello


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.