Medici Riccardi jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jauregia.
Jauregia gauez

Medici jauregia edo Medici Riccardi jauregia Florentzian dago, Via Largan, gaur egun Via Cavour 3. Michelozzo di Bartolomeok egin zuen 1444an Cosimo de' Medici zaharraren enkarguz. Egun, Probintzia Kontseiluko egoitza da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundetar oinplanoduna, bere inguruan logelak jartzen diren patio bat da.

Florentziar tradizioa barne patioan ikus daiteke, karratua dena, eta batez ere esgrafiatuaren erabileran, gotikotik hartua. Han tondo batzuk elkartzeko balio duten girlandak irudikatzen ditu. Bi gorputzez osatua dago, behekoak arku batzuk ditu ordena konposatuko zutabe batzuen gainean, goikoa trinkoa den bitartean. Goiko honetan bao batzuk irekitzen dira.

Fatxada hiru solairutan banatua dago aparailu errustikoen tratamendu ezberdinaren eta bere harresiaren kuxinduaren bidez. Harlandu kuxindu baten gradazioa dago behealdean kuxindu leun eta landuago batera eboluzionatzen duena goialdean. Solairu bakoitza erlaitz irten bidez banatzen da.

Garrantzitsua da dobelajea. Honen barnean bao biforoak ikus daitezke, antzinaro klasikotik hartua.

Harlandu kuxinduaren erabilera aberastasun eta botere ikur bezala erabili zen, oso nekeza eta egiteko zaila baitzen.

Eraikin honek Pizkundeko toskanar jauregientzako oinarriak jartzen ditu. Honela adibide oso antzekoak ikusiko dira, Rucellai jauregia eta Pitti jauregia kasu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Medici Riccardi jauregia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 43°46′31″N 11°15′20″E / 43.775200°N 11.255429°E / 43.775200; 11.255429