Palazzo Vecchio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palazzo Vecchio

Palazzo Vecchio (euskaraz Jauregi Zaharra) Jauntzaren Plazan dago, Florentzian, Italia. Bere barnean, jauregi honek, Bronzino, Michelangelo eta Giorgio Vasariren lanak erakusten diren museo bat du.

Jatorrian Pallazzo della Signoria deitua, Florentziako Errepublikaren organismo nagusiaren izena zena, izenez aldatzen joan zen: Palazzo dei Priori edo Palazzo Ducale, hiriko gobernu ezberdinen arabera.

Lehen eraikuntza, Arnolfo di Cambiori ematen zaio, 1299an hasi zuena, fatxadan Foraboschiren antzinako dorrea gehituz. Arnolfo hil ondoren, 1302an, jauregia beste artista batzuk amaitu zuten, 1314an.

Eraikinaren kanpoaldeko forma paralelepipedo batena da, eta fatxada nagusian, Arnolforen dorrea dago, hiriko ikurretako bat.

1400ean, dorrea eta barne lorategia, berreraiki egin behar izan ziren, erortzeko arriskua baitzuten.

Bere gelarik garrantzitsuenen artean, Bostehunen Egongela nabarmentzen da, honen apaindura murala egiteko lana Leonardo da Vinciri (Anghiariko gudua) eta Michelangelori (Cascinako gudua) eman zitzaielarik. Zoritxarrez, bi margoetako bat ere ez zen amaitu, eta hormen apaindura, beste artista batzuek amaitu behar izan zuten.

1540 eta 1550 bitartean, eraikina, Cosme I.a Medicikoaren egoitza bezala erabili zen, orduan, Palazzo Ducale deitu zelarik.

Alboan, Uffizi Galeria ezaguna dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palazzo Vecchio Aldatu lotura Wikidatan