Cosimo Rosselli
Wikipedia(e)tik
Cosimo Rosselli (Florentzia, 1439 - ibidem, 1507) italiar margolaria izan zen. Neri di Bicciren ikaslea izan zen. 1476an, San Felipe Benizziren bokazioa margotu zuen. 1481ean, Sixto IV.ak Erromara deitu zuen Kapera Sixtinoan lan egin zezan, eta han Urrezko zekorra gurtzen, Mendiko sermoia eta Azken afaria izeneko freskoak margotu zituen. Florentziara itzulirik, Sakramentu santuaren miraria margotu zuen Sant´Ambrogio elizan. Frai Bartolomeo eta Piero di Cosimo izan zituen ikasle.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.