Piero di Cosimo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Antonio, atzean txerria ikusten dela (1480-1490).
Simonetta Vespucciren Erretratua, 1480.

Piero di Cosimo, jaiotza-izenaz Piero di Lorenzo (Florentzia, 1462 - Florentzia, 1521), italiar pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren bizitzari buruzko argibideak Giorgio Vasari pintoreak emanak dira. 1480an, Cosimok Roselliren lantegian lan egin zuen, eta harengandik hartu zuen izena. Erromara joan zen, maisuarekin Kapera Sixtinoko freskoak margotzera. Florentziara itzuli zen, eta han igaro zuen bizitza osoa.

Filippino Lippiren, Lorenzo di Crediren, Luca Signorelliren eta flandiar errealismoaren eragina izan zuen hasieran, eta Leonardo, Frai Bartolomeo eta Rafaelena azken garaian.

Pintore bitxia zen, garai hartako joerak aintzat hartzen ez zituena. Erretratuak eta mitologiazko eta izadiko gaiak pintatu zituen gehienbat. Cosimok, jainko paganoak espiritualizatu beharrean, lurrera jaisten ditu, eta hezur eta haragizko izaki bihurtzen ditu.

Berrogeita hamar bat margo egozten zaizkio Piero di Cosimori; horietatik, aldareetarako egin ziren hamar bat, eta bezero pribatuentzako deboziozko koadroak eta erretratuak dira gainerakoak.

Eklektizismoa leporatu izan zaio. Haren obretan beti antzematen da gertaera naturalen gustua, eta hortik dator argiaren azterketa xehea, eta eszena sakro nahiz profanoen interpretazio errealista, antiakademikoa. Margolan profanoetan batez ere, izpiritu fantastikoa, elegiakoa, bufoia edo patetikoa ageri du, bere garaitiko florentziar margolariengan ez dagoena: bereziki argia da hori Scoperta del miele (Eztiaren aurkikuntza) lanean.

Haren margolan batzuk: Simonetta Vespucciren Erretratua, Giuliano da Sangallo, Animalien ikuspegia, Vulkano Ninfek aurkitua, Ehizako eszenak, Mitologiazko eszenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piero di Cosimo Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]