Sixto IV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sixto IV.a O.F.M.[1] (Celle Ligure, Italia, 1414ko uztailak 21-Erroma, 1484ko abuztuak 12) Eliza Katolikoko 212. aita santua izan zen 1471 eta 1484 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liguriako Savona herritik gertu dagoen Albisola Superiore hiriko familia ezagun batean Francesco Della Rovere izenarekin jaioa, Frantziskotar izan zen. Bere trebezia intelektualak Paviako unibertsitatean filosofia eta teologia ikasten ari zen bitartean frogatu zituen. Bere ikasketen ondoren katedradun izan zen zenbait italiar unibertsitate garrantzitsutan.

Karrera eklesiastikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1464an frantziskotar ordenaren Ministro Jeneral bihurtu zen. Paulo II.a aita santuak Kardinal mailara igo zuen.

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste aita santu asko bezala, Sixto IV.a nepotismoan erori zen. Aita Santuen Lurraldearen hedadura handitzea lortu ondoren, bere iloba zen Raddaele Riario kardinalak Lorentzo Mediciren eta honen anaiaren aurkako huts egindako hilketa erasoa zuzendu zuen, Pazzitarren konspirazioa edo matxinada bezala ezagutua izan zena (1478). Hilketaren ondoren, Girolamo Riariok, hau ere Sixto IV.aren iloba, Lorentzo ordezkatu zuen Florentzian. Pisako artzapezpikua, kolpe honen antolatzaile nagusietako bat zena, Palazzo della Signoriako hormetan urkatua izan zen. Sixto IV.ak ekintza hauei interdiktu batekin erantzun zien, eta Florentziaren aurka bi urteko gerra bat abiaraziz. Venezia ere bultzatu zuen Ferrara eraso zezan, azken lurralde hau bere beste ilobarentzat nahi baitzuen. Italiar printzeek, ekintza hauen aurrean haserretuta, aliantza bat sortu zuten Sixto bakea adieraztera behartzeko, aita santuari asko molestatu ziona.

Domina Sixto IV.aren irudiarekin. Louvre.

Gobernari iragankor bezala, Elizaren estatuetan zenbait gotorleku eraiki zituena, Sixto IV.a Veneziaren Ferrararen aurkako erasoan konprometitu zen, berak propio bultzatu zuena 1482an. Bere eraso bateratua Milan, Florentzia eta hauen aliatua zen Napoliko erregearen arteko aliantza batek kanporatu zuen. Berak sortu zituen erasoak alde batera uzteari uko egin zionez, Sixto IV.ak Veneziaren aurkako interdiktu bat atera zuen 1483an.

Sixto IV.ak Espainiar Inkisizioa baimendu zuen, eta, Fernando II.a Aragoikoaren presio politikopean (Siziliako erresumari laguntza militarra erretiratzearekin mehatxatu zuena) Sevillan inkisidore bat ezarri zuen bulda bat atera zuen 1478an. Alabaina, Sixto IV.ak jurisdikzioaren prerrogatiben eta protokoloaren aurka borrokatu zuen, oso nahigabetuta egon zen Inkisizioaren gehiegikeriekin eta 1482an gertatu ziren gehiegikeriak salatzeko zenbait neurri hartu zituen, eskuzabaltasuna saldu zuela eta, esaten denez, bere arrebaren semearen aita izan zela ezagutzen den arren. 1476an hasiberriak esklabu bihurtzen zituztenak eskumikatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sixto IV.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Paulo II.a
Aita Santua
1471-1484
Ondorengoa
Inozentzio VIII.a