Cristina Peri Rossi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cristina Peri Rossi (Montevideo, Uruguai, 1941eko azaroaren 12a) uruguaiar idazle eta itzultzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturako irakasle gisa lan egin du, eta Bartzelonan bizi da 1974az geroztik. Olerki-liburu bikainak eman ditu argitara, adibidez, Evohe (1971), Descripción de un naufragio (1974), Diáspora (1976), Los amores (1978), Lingüística general (1979) eta Babel Bárbara (1991).

1968an, Gazteen Saria eman zioten, Los museos abandonados ipuin-liburuari esker. Eta ipuinak bildu zituen, orobat, La tarde del dinosaurio (1976), La rebelión de los niños (1980) eta El museo de los esfuerzos inútiles (1983) lanetan, besteak beste.

Olerkigintzaz eta ipuingintzaz gainera, eleberrigintza ere landu du. Perirenak dira El libro de mis primos (1970), La nave de los locos (1984) eta El amor es una droga dura (1999) eleberriak. Bere literaturaren ezaugarri nagusiak irudimena eta metaforaren erabilera bikaina dira. 1990eko hamarkadatik aurrera, zenbait olerki-liburu —Inmovilidad de los barcos (1997), Poemas de amor y desamor (1998), Las musas inquietantes (1999), Estado de exilio (2003), Mi casa es la escritura (2006), Habitación de hotel (2007)— eta ipuin-bildumak —Desastres íntimos (1997), Te adoro y otros relatos (1999), Por fin solos (2004)— argitaratu ditu, batik bat.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viviendo (1963), narrazioak.
  • Los museos abandonados (1968), narrazioak, Arca Saria.
  • El libro de mis primos (1969), eleberria, Marcha Saria.
  • Indicios pánicos (1970), narrazioak.
  • Evohé (1971), poesia.
  • Descripción de un naufragio (1974), poesia.
  • Diáspora (1976), poesía, Palma Hiria Saria.
  • La tarde del dinosaurio (1976),narrazioak.
  • Lingüística general (1979), poesia.
  • La rebelión de los niños (1980), narrazioak.
  • El museo de los esfuerzos inútiles (1983), narrazioak.
  • La nave de los locos (1984), eleberria.
  • Una pasión prohibida (1986), narrazioak.
  • Europa después de la lluvia (1987), poesia.
  • Solitario de amor (1988), eleberria.
  • Cosmoagonías (1988), narrazioak.
  • Fantasías eróticas (1990), saiakera.
  • Acerca de la escritura (1991), saiakera.
  • Babel bárbara (1991), poesia, Bartzelona hiria Saria.
  • La última noche de Dostoievski (1992), eleberria.
  • La ciudad de Luzbel y otros relatos (1992), ipuinak.
  • Otra vez Eros (1994), poesia.
  • Aquella noche (1996), poesia.
  • Inmovilidad de los barcos (1997), poesia.
  • Desastres íntimos (1997), narrazioak.
  • Poemas de amor y desamor (1998) poesia.
  • Las musas inquietantes (1999) poesia.
  • El amor es una droga dura (1999), eleberriak.
  • Te adoro y otros relatos (1999), narrazioak.
  • Julio Cortázar (2000), saiakera.
  • Cuando fumar era un placer (2002), saiakera.
  • Estado de exilio (2003), poesia.
  • Por fin solos (2004), narrazioak.
  • Poesía reunida (2005) Bere liburu poesiaren bilduma, Las musas inquietantes izan ezik.
  • Mi casa es la escritura (2006), poesia.
  • Cuentos reunidos (2007)
  • Habitación de hotel (2007), poesia. Torrevieja Nazioarteko Poesia Saria.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]