Cuauhtémoc
Cuauhtémoc-en bustoa Mexiko Hirian |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Cuāuhtemōc | |
| Jaio | 1502 aldean | |
| () | ||
| Hil | 1525ko otsailaren 28a | |
Cuauhtémoc edo Guatimozin (1502 aldean - 1525ko otsailaren 28a) Tenochtitlan-eko azken tlatoani (gobernari) azteka izan zen eta 1520 eta 1521 artean agindu zuen. Haren izenak, nahuatlez, «jaitsi zen arranoa» esan nahi du.[1]
Moctezuma II.aren iloba zen. 1520an agintea hartu zuenean espainiarrak Tenochtitlanetik egotziak baziren ere, hiria goseak, ur gabeziak eta baztangak joa zegoen. Espainiarrak tlaxkaltekekin elkarturik, Hernán Cortés buru zutela, urtebete geroago itzuli ziren. Hiriburu azteka 90 egunez setiatu ondoren, 1521eko abuztuaren 13an Cuauhtémoc atzeman zuten. Torturatua izan zen, azteken altxorrak non zeuden erran zezan, baino ez zen mintzatu. 1525ean, espainiarren aurkako matxinada prestatzen ari zelako susmoa harturik, Cortesek urkarazi zuen.[2]
Mexikoko heroi nazionala da.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Mexikoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |