Danel Goikolea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danel Goikolea
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1969
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArrasate2022ko urtarrilaren 15a (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Danel Goikolea Diaz (Arrasate, 1969 - ib., 2022ko urtarrilaren 15abertsolari zein bertsozalea izan zen.

Arrasate Euskaldun Dezagun elkartean bertso Eskola sortu zuen.

Txikitatik bertsolaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bertso eskoletako ikasleak Manuel Olaizola 'Uztapide' bertsolariarekin, 1983ko maiatzaren 14an.

Lehen pausuak Eskoriatzako Almeneko bertso-eskolan eman zituen bost urterekin, aitak eramanda. Patxi Goikolearen, Almeneko bertso-eskola aitzindariaren sortzaileetako bat, semea zen. Felix Iñurritegi, Jon Iñaki Izarzelaia, Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua eta Jon Sarasuarekin batera aritu zen, besteak beste.

1980an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian. Hogei urterekin utzi zion konturatu zelako ez zuela publikoaren aurrean disfrutatzen.

Azken bertso publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko urtarrilaren 4an, Eskoriatzako udal pilotalekuan bildu zen Xanti Iparragirreren azken agurra. Bere maisu izandakoari eskaini zion azken bertso publikoa Jon Sarasua eta Andoni Egaña bertsolariekin batera.

Danel Goikoleak Xanti Iparragirreri eskaini zion bertsoa:

Txapelhandiak gure artean

eman du bere itzala

maisua izan zaitugu eta

ez da suerte makala!

Nola dantzatu erakutsiaz

bizia eta azala

ea guk ere egiten dugun

zuk nahi zenuen bezala. Hitzak neurtzeko doaiarekin

Hitzak neurtzeko doaiarekin

etorria Añarbetik

etenik bako borrokalari

maite zenuenagatik

oraindik ere ikusten zaitut

so zaudela txapelpetik

argi handi bat piztu diguzu

sasi guztien gainetik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]