Daniel I.a Moskukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Daniel Moskukoaren irudia

Daniel Aleksandrovitx (errusieraz Даниил Александрович), Daniel I.a Moskukoa edo San Daniel Moskukoa eliza ortodoxoarentzat (1261-1303ko martxoaren 4) Moskuko lehen printzea izan zen. Alexandro Nevski eta Bassa dukesa handiaren seme gazteena zen.

1296an, Danielek, Novgorodeko gobernazioa lortzeko borrokan parte hartu izanak, Moskuk, bere erregealdian, eragin politikoa irabazi zuela frogatzen du. 1300ean, Riazango printzea giltzaperatu zuen, tartariarrekin batera, Moskuko lurraldea konkistatzeko asmoagatik. Aske geratu ahal izateko, presoak, Danieli, Kolomnako bere gotorlekua eman zion, jabetza oso garrantzitsua, Moskova ibaian zehar kontrola ziurtatzen baitzuen. 1302an, bere lehengusu eta aliatua zen Ivan Pereslavlekoak, Danieli eman zizkion bere lur guztiak herentzian, Pereslavl-Zaleskiko jabegoak barne.

Daniel Moskukoa, ondoko lurraldeetako gobernariekin bakea egiteko bere politikagatik eta bere printzerri propiorako, lur berriak modu baketsuan lortzeagatik, printze jakintsu bezala ezaguna da.

Moskuko lehen monasterioak sortu zituen: San Danielena eta Jaunaren Epifaniarena. Horietako batean eman zuen bere bizitzaren azken zatia, fraide bihurtzean. 1303ko martxoak 4an hil zen bere laiotzean. Bere erlikiak, ustelgabe berreskuratu ziren 1652ko abuztuak 30ean. Urte horretan bertan kanonizatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel I.a Moskukoa Aldatu lotura Wikidatan