Moskova

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moskova
Москва
ViewOfMoscowRiver1.jpeg
Andreievski zubiaren ikuspegia Moskova ibaiaren gainean.
Kokapena Errusia
Luzera 502 km
Arroa 17.600 km²
Emaria Kolomnan, 250 m³/s
Iturburua Smolensk
Ibai ahoa Oka
Moskvarivermap.png

Moskova[1] (errusieraz Москва, Moskva) Oka ibaiaren ibaiadar bat da, Errusiaren Europar zatian. 502 kilometroko luzera du, eta, bere arroak, 17.600 kilometro karratuko azalera hartzen du (gutxi gora-behera Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa batera).

Administratiboki, ibaia Moskuko oblastetik eta Smolenskeko oblastetik igarotzen da, Errusian.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia, Volgaren arro hidrografikoaren barnean dagoena, Smolenskeko mendietan jaiotzen da, 311 metroko altueran, eta Mosku eta Smolenskeko oblastetatik igarotzen da, non Mosku bera zeharkatzen duen, Oka ibaian bere urak isuriz.

Ibaiak, Mosku hiria (izena ematen diona), ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidean zeharkatzen du, bere ibilbidean, meandro ugari eratuz. Uharteren batzuk ere badaude bere ibilbidean, Kremlinekoa kasu. Ibaiaren ertzak, parke interesgarri askoz josiak daude (Gorki Parkea kasu). Bere meandroetako batean dago Luzhniki Estadio Olinpikoa, 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza izan zena. Moskutik 120 kilometro hego-ekialdean, Oka ibaian isurtzen ditu bere urak, Kolomnatik gertu.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hasierako zatian, Moskova, nahiko ibai garbia da. Mozhaiskeko urtegitik aurrera, etengabe gehitzen da industrietako eta hiri drainatzeetako hondakinen karga. Moskura iristen denean, ibaia hain kutsatua doa, ezen, bertako ura, ez dagoela edaterik, eta, hiriburuko biztanleentzako bertan bainatzea debekatuta dagoela.

Nabigazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskova ibaia, oso-osorik da nabigagarria. Soilik neguko hilabeteetan, bere ura izozten denean eteten da itsasontzien trafikoa. 1937tik, Volga ibaiarekin lotua dago, 126 kilometroko luzera duen Moskova-Volga kanalaren bidez.

Kanal honi esker, bost itsasora iristen da: Itsaso Zuria, Itsaso Baltikoa, Kaspiar Itsasoa, Azov itsasoa eta Itsaso Beltza. Horregatik, Moskuri, batzuetan, "bost itsasoen portua" (порт пяти морей) deitzen zaio.

Moskun, garrantzi ertaineko zenbait portu daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moskova Aldatu lotura Wikidatan