Das Boot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Das Boot
Datuak
Jatorrizko izenburua Das Boot
Izenburua euskaraz Itsaspekoa
Urtea 1981
Estreinaldia 1981eko irailaren 17a
Generoa Akzioa, Gerra
Herrialdea Alemania Mendebaldeko Alemania
Iraupena 149 minutu
Aurrekontua 24,3 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Wolfgang Petersen
Ekoizleak
Uberto Pasolini
Gidoilariak
Günter Rohrbach
Lothar-Günter Buchheim idazlearen Das Boot eleberrian oinarritua
Aktoreak
Jürgen Prochnow
Herbert Grönemeyer
Klaus Wennemann
Musikagileak
Klaus Doldinger
Argazkilariak
Jost Vacano
Jatorrizko hizkuntza
alemana
frantsesa
ingelesa

Das Boot (euskaraz "Itsaspekoa") 1981eko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariaren filma bat da. 1973ko Lothar-Günter Buchheim idazlearen izen bereko Das Boot eleberrian oinarritua dago.

Filma Bigarren Mundu Gerran girotua dago, U-96 eta bere eskifaiaren fikziozko istorioa kontatzen da. Atlantikoko guduan aliatuen gerrontzien ehizean alemaniarren izandako kemen eta burugogorkeria ere erakusten da, Heinrich Lehmann-Willenbrock komandantearen agindupeko benetazko U-96 itsaspekoa, U-Boot tipus VII motakoa, protagonista nagusia delarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. U-96 alemaniar itsaspekoa Frantziako La Rochelleko portutik itsasoratu berria da, bere misioa ahal bezainbeste britainiar zamaontzi hondoratzea da. Baina britainiar zamaontziez osatutako taldeak gerrontziz gero eta babestuagoak daude, honek alemaniar itsaspekoen betebeharra askoz ere zail eta arriskutsuagoa bilakatzen duelarik. Misioa aurrera doan einean, itsaspeko eskifaia gero eta froga fisiko eta psikologiko latzagoak jasan beharko ditu.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jürgen Prochnow ... Henrich Lehmann-Willenbrock kapitaina
  • Herbert Grönemeyer ... Teniente Werner, gerra korrespontsala
  • Klaus Wennemann ... Fritz Grade ingenieri buruzagia
  • Hubertus Bengsch ... 1. teniente
  • Martin Semmelrogge ... 2. teniente
  • Bernd Tauber ... Kriechbaum
  • Erwin Leder ... Johann
  • Martin May ... Ullman
  • Heinz Hoenig ... Hinrich
  • Uwe Ochsenknecht ... Bosun buruzagia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]