David Roberts

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Robertsen erretratua, 1842.

David Roberts (Stockbridge, Edinburgotik hurbil, Eskozia, 1796ko urriaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1864ko azaroaren 25a) eskoziar pintorea izan zen.

[aldatu] Biografia

1822. urtean Londresa joan eta antzerkiko eszenatokiak pintatzen hasi zen. Paisaiagile bikaina zen. Britainiako Artisten Elkarteko lehendakariorde egin zuten 1824an, eta Errege Akademiakide 1841ean. Espainiako eskualdeak ere bisitatu zituen, eta pintatu zituen koadroetariko asko Espainiako hirietan egin zituen.

Lan nagusiak: "Santiago de Compostelako katedrala eta apaizgaitegia" (1837), "Errege-erregina Katolikoen kapera Granadan" (1838) eta "Burgosko ikuspegia". Aipagarria da, halaber, 1837. urtean Londresen argitaratutako "Pintura apunteak Espainian. 1832-1833 urteetan David Robertsek jasoak" litografia-bilduma.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak