David de Jorge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David de Jorge
Datu pertsonalak
Izen osoa David de Jorge Ezeizabarrena
Ezizena Robin Food
Jaio 1970eko urriaren 4a
Hondarribia (Gipuzkoa)

David de Jorge Ezeizabarrena —izengoitiz Robin Food— (Hondarribia, Gipuzkoa, 1970eko urriaren 4a) sukaldaria da. Martin Berasategi Taldeko kudeaketa eta promozio lanak egiten ditu. Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Michel Guerard, Jaques Chibois eta Martin Berasategi sukaldari handiekin ikasi zuen. Andoni Luis Adurizekin batera, Mugaritz jatetxea sortu zuen.[1]

Gourmandia argitaletxeko kudeatzailea da. Recetania, Glotonia eta Sukaldean sukaldaritza eta gastroliteratura jorratzen dituzten blogak kudeatzen ditu, Hasier Etxeberria idazlearekin batera. 2008. urtean ETB 2n Cocina sin bobadas izeneko bi emanaldi berezi aurkeztu zituen. Vocento komunikazioa taldeko hainbat argitalpenetan ere idazten du.

2010aren hasieraz geroztik, Robin Food, atracón a mando armada saioa aurkezten du ETB 2 telebista katean.[2] Ikusle-entzuleen kopuruaren aldetik arrakasta itzela du.[3] Koipeari eta kolesterolari beldurrik ez dien saioa da, dietetikaren zuzentasunari kasurik egiten ez diona, goi mailako sukaldaritzaren dotoreziari eta elitismoari uko egiten diena.[4][5] Gastronomian nagusitu diren arauei kontra egiten die, beraz, eta errebeldia horren beste adierazpide bat da saio bakoitzaren azken agurrean De Jorgek egin ohi duen oihua: «¡Viva Rusia!» («gora Errusia!»). Frankismoaren garaian «gora Euskadi!» edo «gora Errusia!» oihukatzea gogor erreprimitzen zela gogorarazten du esaldi horrek, eta Davidek bere errebeldia nabarmentzeko erabiltzen du.[6]

Bere sukaldaritza herrikoiaren erakusgarri, munduko hanburgesarik handiena egin zuen Davidek Bilbon, 2011ko ekainaren 20an: 5 metro luze, 3 metro zabal, 400 kiloko pisua eta 2,5 zentimetroko lodiera. Guztira, 4.000 anoa inguru banatu zituzten.[7]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porca memoria (2006, RBA). Hasier Etxeberriarekin batera idatzia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]