Martin Berasategi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Berasategi, 2011ko Michelin Gidaren aurkezpenean.

Martín Berasategi Olazabal (Donostia, 1960ko apirilaren 27a - ) sukaldaria da, euskal sukaldaritza modernoaren ordezkari nagusietako bat. Familiak jatetxe bat zeukan Donostiako Parte Zaharrean, 'Bodegón Alejandro' izenekoa, eta hantxe hasi zuen bere prestakuntza, ama eta izebaren gidaritzapean, tarteka-marteka Frantzian egonaldiak eginez osatu zuena. Hogeita bat urtearekin hartu zuen bere gain jatetxearen ardura, eta bost urte geroago (1986) Michelin izarra lortu zuen.

Martin Berasategi taldeari izena ematen dio eta hainbat jatetxe ditu. Horien artean ezagunena, Martin Berasategi izenekoa, Lasarten dago eta hiru izar ditu Michelin Gidan. 2008an munduko 29. jatetxe onena bozkatua izan zen.[1] Taldearen beste jatetxeak dira Kursaal batzar jauregikoa Donostian eta Guggenheim museokoa Bilbon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Berasategi Aldatu lotura Wikidatan