Deanbulatorio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deanbulatorioa

Deanbulatorioa edo girola, fededunak ibil daitezkeen aldare nagusia inguratzen duen gune bat da.

Deanbulatorioa, arkitektura erromanikoko elementu bereizgarri bat da, ondoren, gotikora hedatu zena. Bere erabilgarritasuna, herri debozioko tokietarako erromesaldi masiboaren ondorioz sortu zen, fededun multzo handi bat eliza batetara joan eta bertan gordetzen ziren erlikiak gurtzeko prestatzen zenean. Korridore honek, guztiek erlikiak gurtu ahal izateko eta kapera nagusian ospatzen egon zitekeen elizkizuna ez eteteko haina zirkulazio fluidotasuna ematen zuen.

Ohikoena, erdiko nabearen buruan, presbiterioa kokatzea da, eta, ondoren, kapera nagusia, aldare nagusiarekin oinplano erdizirkular edo poligonaldun abside bat eratuz. Kasu horretan, deanbulatorioa, alboetako nabeen luzapen bidez eratzen da, absidea, honen kanpoaldetik inguratzen dutena. Batzuetan, abside hau eta deanbulatorioa, ez daude harresi itsu baten bidez bananduak, multzoari iragazkortasuna ematen dion arku multzo baten bidez baizik. Gainera, ohikoa da, baita ere, deanbulatorioaren inguruan, absidiolo erradial batzuk kokatzea, horietako bakoitzak, kapera txiki bat duelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deanbulatorio Aldatu lotura Wikidatan