Kapitel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Astragaloa, ekinoa eta abakoa kapitelaren hiru elementuak

Kapitela (latinetik capitellum) edo zutabeburua zutabe, pilare edo pilastraren gainean jartzen da eta entaulamendu edo arkutik datorren indarra hauetara bideratzeko balio du. Funtzio praktiko honetaz aparte funtzio estetiko ere betetzen du, bi elementu ezberdinen arteko lotura baita.

Kapitelak hiru osagai ditu: astragaloa (kapitelaren oinarrian dago eta soka baten forma dauka), ekinoa (kapitelaren gorputza dugu) eta abakoa (kapitelaren gainaldean kokatzen da). Ezagutzen diren lehen kapitelak Egiptokoak dira. Orokorrean papiroforme edo lotoformeak dira. Beren erabilera Arkitektura greziarra zein erromatarrarekin batera ugaritu zen.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitel mota ezberdinak eman dira historian zehar:

Kapitel persiarra
  • Aintzinako kapitelak. Esan bezala, ezagutzen diren kapitelik zaharrenak dira eta papiro eta lotoaren forma dute beraien ekinoan. Palmera hostoa ere asko erabiliko zuten. Baina III. eta I. mendeetan beste landaredi mota erabiltzen hasiko dira eta loto kapitelari aldaketa batzuk gehitu zizkioten. Asiriar erliebeetan boluta forma azaldu da, baina ez dakigu kapiteletan erabiltzen zituzten edo ez, ez baitzaigu bakarrik ere iritsi. Persian, elkarri bizkarra ematen zioten bi lehoi edo grifo erabiltzen zituzten arkitrabeak eusteko eta bien artean geratzen zen espazioa gurutzatzen zen beste arkitrabearentzat.
  • Kapitel Klasikoak. Bost dira kapitel klasikoak. Dorikoa sinpleena dugu eta astragalo, ekino sinplea eta abakoa besterik ez ditu eta ordena doriarra sortzen du. Jonikoak bolutak ditu bere gorputzean eta haiek sinpleagoak edo konplexuagoak izan daitezke, ordena joniarrean. Korintiarrak akanto hostoak eta bolutak ditu nahasian eta ordena korintiarrean topatuko dugu.
Kapitel Indokorintiarra. Musee Guimet.
  • Kapitel Indokorintiarrak. Elementu helenistiko eta indiarrak nahasten ditu eta I. mendean topatzen ditugu arte gerziar-budistaren atal garrantzitsu bat direlarik. Budak eta hostoak dira elementu garrantzitsuenak kapital hauetan.
  • Kapitel Bizantziar eta Gotikoak. Gai ugarikoak dira, artistak ez baititu errepikatzen eta bere imajinazioari ateak irekitzen baitizkio.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kapitel Aldatu lotura Wikidatan