Koadriga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berlingo Brandeburgoko Atean koadriga apaingarria

Koadriga (latinetik quadri-, "lau", eta jungere, "uztartu") (quadriga) Erromatar Inperioaren garaian lerroan jarritako lau zaldik tiratutako gurdia zen. Ibilgailu hau, erromatar jeneralek erabiltzen zuten, garaipen handi baten ondoren hirietan sartzen zirenean.

Koadriga ikur gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera honek, "garaipen" izaera bat eman zion gurdi mota honi, eta, hortaz, mendebaldeko kulturan, ibilgailu hau irudikatzen duten monumentuek, garaipenak ospatzeko balio dute.

Mota honetako monumenturik ospetsuena, Berlingo Koadriga da (Alemania), Brandeburgoko Atearen tontorrean dagoena. Eskultura hau, Johann Gottfried Schadowk eginikoa, Berlinetik atera zuen Napoleonen armadak 1806an, Frantziara, garaikur bezala eraman zuena. Napoleonen erregimenaren erorketaren ondoren, eskultura hau Berlinera itzuli zuten, egun, bertan segitzen duelarik. Eskultura hau, Bigarren Mundu Gerran kaltetua izan zen, eta, hortaz, 1950ean berriz urtu behar izan zen eskultura, jatorrizko moldeak erabiliz.

2003tik "Werkstatt Deutschland" (Alemania Lantegia) elkarteak, urriaren 3an, alemaniar batasunaren data, "Quadriga" saria ematen die pertsona nabarmenei, hauen ikuspegi zabalkuntza, sinesgarritasuna, konpromisoa eta pragmatismoagatik.

Beste koadriga ospetsu bat, Parisen, Louvre ondoan dagoen Carrousel Garaipen Arkua apaintzen duena da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koadriga Aldatu lotura Wikidatan