Marko Aurelio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko Aurelio


Erromatar enperadorea

161eko martxoaren 7a - 180ko martxoaren 17a
Antonino Pio - Komodo

Erromako kontsula


Antzinako Erromako senataria


Kuestore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcus Catilius Severus Annius Verus
JaiotzaErroma121eko apirilaren 26a
Herrialdea Antzinako Erroma
BizilekuaErroma
HeriotzaVindobona180ko martxoaren 17a (58 urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
AitaMarcus Annius Verus, Antonino Pio
AmaCalvisia Domitia Lucilla
Ezkontidea(k)Faustina Gaztea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAntoniar leinu
Antonines (en) Itzuli
Aurelies (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Irakaslea(k)Alexander of Cotiaeum (en) Itzuli
Herodes Atticus (en) Itzuli
Marcus Cornelius Fronto
Junius Rusticus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, idazlea eta monarka
Lan nabarmenak
MugimenduaEstoizismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Musicbrainz: 517aed2c-8edd-4f31-b649-27cb9125436b Find a Grave: 35001023 Edit the value on Wikidata

Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Aurelio Antonio (latinez: Imperator Caesar Marcus Aurelius Antoninus Augustus, jaiotzez Marcus Annius Catilius Severus eta ezkontzerakoan Marcus Annius Verus; 121eko apirilaren 26a - 180ko martxoaren 17a) erromatar enperadorea izan zen, 161tik hil zen arte. Bost Enperadore Onetako azkena izan zen.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadriano enperadorearen iloba, Antonino Piok oinordeko hautatu zuen 138an, Marko Antoniok 17 urte zituelarik. Antonino Piok Luzio Vero ere oinordeko izendatu zuen. 161ean, Antonino hil zenean, bi oinordekoek agintea onartu zuten botere paretsuak izanez gero. Praktikan, halere, Luzio Vero Marko Antonioren trebetasunaren azpian geratzen zen.

Marko Aurelio Faustina Minorrekin ezkondu zen 145. 13 seme-alaba izan zituzten, haien artean Komodo enperadorea izatekoa, eta Luzila, Luzio Veroren emaztea.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi bereko aginte hori beher militarrak bultzatu zuen. Izan ere, germaniarrek Inperioko mugak zeharkatzeari berriko ekin zioten. Ekialdean, Partiako erresumak indarra berreskuratu zuen. Enperadore batek ezin izan zuen bi mugak aldi berean defendatu.

Hori zela eta, Luzio Vero ekialdera joan zen. Troparen leialtasuna eskuratzeko gai izateaz gain, Marko Aurelio kanporatzeko motiborik ez zuen. Leial jarraitu zuen Luzio Vero kanpainan hil zen arte, 169an.

Aldi bereko agintaldi honek Errepublikan zeukan oinarria. Garai hartan kargu guztiak gutxienez bi pertsonak betetzen zituzten, botere osoa esku berean gera ez zedin. Dioklezianok sistema hauek berreskuratu zituen Tetrarkia sortzerakoan.

Izkribuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marko Aurelio

Kanpainetan ari zela, 170 eta 180 bitartean, Aureliok Gogoetak idatzi zuen, gida modukoa. Liburuan Aurelioren abertzaletasuna eta adimen logikoa agerian geratzen dira, Estoikoen filosofia beti oinarrian. Liburua goraipatua da gobernarien eginkizuna eta zerbitzuaren isla paregabea delako.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markomanien kontra ari zela hil zen Marko Aurelio, 180ko martxoaren 17an. Haren errautsak Erromara itzuli ziren, Hadrianoren Mausoleoan geratzeko.

Komodo semeak jarraitu zion agintean. Marko Aureliok 177an enperadorea izendatu zuen, eskarmentua har zezan. Hala ere, historialari askoren arabera, arrakastarik gabeko hautaketa izan zen hori. Komodorekin Pax Romana delakoak bukatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Aurelio Aldatu lotura Wikidatan