Deneb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Deneb, Alfa Cygni (α Cyg / 50 Cyg) izarraren izen propioa da. Cygnus (Beltxarga) konstelazioko izarrik dizdiratsuena, eta gaueko zeruko dizdiratsuenetako bat da, B bandan (iragazki urdina) 1,34ko itxurazko magnitudearekin, eta, V bandan (iragazki berdea) 1,25eko magnitudearekin. Vega eta Altair izarrekin, udako hirukia deritzon asterismoa eratzen du Ipar Hemisferiko ikusleentzat.

[aldatu] Izena

Deneb izena, arabierazko dhanebetik dator, "isatsa" esan nahi duena, "hegaztiaren isatsa" bezala ulertua (dhanab ad-dajājah), Beltxargaren irudia eratzen duten izar lerrokaketaren barnean duen posizioari erreferentzia argia eginez. Oso ohiko izena da beste izar batzuetan, konstelazio batzuen atzealdeko muturra adierazten duena, Denebola Leo konstelazioan edo Deneb Kaitos Cetus konstelazioan kasu. Deneb Adige edo Deneb el Adige, izen beraren bertsio luzeak dira.

Deneben beste izen tradizional batzuk, Arided (Alfontsoar tauletan agertzen dena), Aridif eta honen aldaera Arrioph, gaur egun ez dira erabiltzen. Gallina, Johann Bayerrek izar hau izendatzeko erabili zuen izen bat da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak