Leo (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leo
Leo constellation map.svg
Datuak
Laburdura Leo
Genitiboa Leonis
Sinbologia Lehoia
Igoera zuzena 11 h
Deklinazioa 15°
Eremua 947 gradu karratu

12. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

3
Izarrik distiratsuena Regulus (α Leo)

(ageriko magnitudea 1,4)

Meteoro euria

leonidak

Konstelazio

mugakideak

+90° eta −65° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Apirilean

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leo».

Leo (Lehoia) zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago.

Oso konstelazio ezaguna da, eta izar distiratsu ugari ditu, hala nola Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu; adibidez, M65, M66, M95, M96, M105 eta NGC 3628.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Leonis (Regulus, 1,4 magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean kokatua. Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
  • β Leonis (Denebola), 2,14 magnitudekoa. Izar zuri bat da, Leoren ekialdeko ertzean kokatua. Lurretik 36 argi-urtera dago.
  • γ Leonis (Algieba), izar bikoitza. Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak erraldoiak dira. Elkarrekin, 2,21eko magnitudea dute.
  • δ Leonis, 2,56 magnitudekoa. Izar zuria da, Lurretik 58 argi-urtera kokatua.
  • ζ Leonis, 3,44 magnitudekoa; erraldoi-fasean dago.
  • η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik 2.100 argi-urtera dago.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Leo (konstelazioa)