Denis Haughey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Denis Haughey
Datu pertsonalak
Jaio 1944ko urriaren 3a
Oileán an Ghuail (Coalisland) (Tír Eoghain-Tyrone, Flag of Ireland.svg Irlanda)

Denis Haughey (Oileán an Ghuail-Coalisland, 1944ko urriaren 3a -) Irlandako politikaria da. Ipar Irlandako SDLPko arduradun nagusietakoa izan da.

Euskal Herriko egoera politikoari buruzko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlandako gatazkak gogor astindutako herri batean jaioa, Belfasteko Queen's unibertsitatean Politika ikasketak egin zituen[1]. Irlandar nazionalisten eskubide zibilen defentsan sortutako mugimenduan aritu zen eta NICRA[2] elkartearen Tyroneko lehen burua izan zen.[3]. Social Democratic and Labour Party (SDLP) alderdiaren sorrerran parte hartu eta gero irakasle lanean aritu zen.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972tik 1977ra SDLPko zuzendaritzaren burua[4] izan zen.

1974ko otsailean Westminsterreko parlamentuko Fermanagh eta Hego Tyrone hautesbarrutian Haughey Frank McManus irlandar nazionalisten orduko diputatuaren aurrean aurkeztu zen; nazionalisten botoak banatu zirenez Harry West Ulster Unionist Party alderdi unionistako hautagaia atera zen garaile[5]. 1975ean, beste behin ere arrakastarik gabe, Ipar Antrim hautesbarrutian Northern Ireland Constitutional Convention deitu zen erakunderako aurkeztu zen[6].

1980an irakaskuntza utzi zuen, denbora osoz John Hume SDLPko liderraren laguntzaile lanari ekiteko. Aldi honetan alderdiaren Nazioarterako idazkaria izan zen; hori dela eta SDLPren ordezkaria izan zen Europako Alderdi Sozialistaren eta Internazional Sozialistaren zuzendaritzetan. 1982ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeetan Erdialdeko Ulster hautesbarrutian aukeratu zuten baina SDLPko beste diputatuek bezala beren kargua hartu ez eta Garret FitzGerald Taoiseachak bultzatutako New Ireland Forum delakoan inplikatu zen. Westminsterrerako Erdialdeko Ulster hautesbarrutirako ordea ez zen inoiz diputatu atera, 1983tik 1997ra hauteskunde lehia guztietan SDLPko hautagaia izan bada ere.

1989an An Chorr Chríochach (Cookstown) barrutiko kontseilurako aukeratu zuten eta SDLPko zinegotzi taldeko burua izan zen. Brooke-Mayhew elkarrizketetan SDLPren taldearen nagusia izan zen; hizketaldi sorta horietatik Ostiral Santuko Hitzarmena garatu zen. 1998ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeetan berriro Erdialdeko Ulsterreko ordezkarietako bat bilakatu zen, 2003ko hauteskundeetan galdu zuen kargua. Azkenik 2004an Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezin izan zion SDLPk zuen diputatuari eutsi eta Sinn Féineko Bairbre de Brúnek eskuratu zuen; DUPko Jim Allister eta UUPko Jim Nicholson izan ziren Ipar Irlanda ordezkatzeko beste bi hautatuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Haugheyren biografia Ipar Irlandako Biltzarraren webgunean.
  2. Northern Ireland Civil Rights Association (en), Cumann Chearta Sibhialta Thuaisceart Éireann (ga).
  3. CAIN.
  4. Ingelesez Social Democratic and Labour Party Chairman.
  5. Fermanagh eta Hego Tyrone, 1973-1982, Ipar Irlandako hauteskunde emaitzak.
  6. Ipar Antrim 1973-82.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]