Tyroneko konderria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tyroneko konderria
County Tyrone (en)
Contae Thír Eoghain (ga)
Flag of county Tyrone.svg
Tyronecoatarms.png
CountyTyrone.png
Estatua  Erresuma Batua
Probintzia Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Hiriburua Omagh
Biztanleria 166.516 biztanle
Azalera 3.155 km2
Webgunea

Tyroneko konderria (Contae Thír Eoghain irlanderaz eta County Tyrone ingeleraz) Ulster probintziako bederatzi konderrietatik bigarren handiena da eta Ipar Irlandako konderririk handiena da. Neagh aintziraren ertzean dago. 3.155 km²ko zabalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

650 m-tik gorako mendiak dira iparraldean eta 350 m ingurukoak hegoaldean. Mourne ibaiaren harana emankorra da oso. Bestalde zohikaztegi lau zabalak ditu Neagh aintziraren ertzean.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan O'Neill leinu indartsuaren lurraldea izan zen. Garai hartan konderria zabalagoa zen eta Foyle aintziraraino iristen zen. Londrestik Derryra etorritako artisauek merkatal kontrol handiagoa eskuratu asmoz Derryko konderria eratu zuten Tyroneko iparraldeko lurraldean 1610-20 urteen artean.

XIX mendeko Gosete Handiak Tyronen ere izan zuen eragina eta 1841ean 312.000 biztanle bazituen ere hamarkada batean populazioa %20 inguru jeitsi zen. Hurrengo ehun urtetan biztanleriak behera egiten jarraitu zuen 1937an 127.000 pertsonetara iritsi arte. Ordutik aurrera goranzko joera izan du. 1920an Irlandaren zatiketa gertatu zenean Tyroneko konderriak Ipar Irlanda eratzea erabaki zuen. 1973. urtean Strabane, Omagh, Dungannon eta Cookstown-eko barrutietan banatu zen Tyroneko konderria.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (patata, barazkiak, lihoa), industria (ehungintza, janariak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tyroneko konderria Aldatu lotura Wikidatan