John Hume

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Hume

John Hume (Derry, Ipar Irlanda, 1937ko urtarrilaren 18an jaioa) Ipar Irlandako politikaria, SDLP alderdiaren sortzailea eta 1998ko Bakearen Nobel Sariaren irabazlea da Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeagatik. Parlamentuko kide eta Ipar Irlandako Biltzarraren kide izan da Foyle-ko hauteskunde barrutiagatik. Ipar Irlandako historia politika berriaren figura da, baita bakearen prozesuko arkitektoetakoa ere. Munduan bakearen inguruko hiru sari garrantzitsuenak irabazi dituen bakarra da : Bakearen Nobel Saria, Bakearengatiko Gandhi saria eta Martin Luther King saria.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hume gehiengo nazionalista irlandarra duen Derry hirian jaio zen, eta unibertsitate katolikoetan ikasi zuen, apaiz izateko bidea ere hartu zuen ere bai. Apaiz ikasketak bukatu ez zituen arren, Saint Patrick ikastetxean graduatu zen eta Derryra itzuli zen irakasle. 1960ko hamarkadan Eskubide Zibilen aldeko mugimenduan sartu zen. Bereziki Derryko arazoen aurrean jarrera aktiboa hartu zuen, unibertsitate propioaren alde eta bakezko martxak antolatu zituzten

Ekintza politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eskubide zibilen aldeko kanpainari esker, 1969an Ipar Irlandako Asanbladako kide independente hautatu zuten. 1971eko urrian epaiketarik gabeko errepublikarren atxiloketen kontrako 48 orduko gose greban parte hartu zuen. 1974ko gobernu laburrean Merkataritza ministroa izan zen. Westminsterreko Legebiltzarrean parlamentario hautatu zuten 1983an.

Social Democratic and Labour Party ("Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista", SDLP) bultzatzaile eta sortzaileetakoa izan zen; 1979an Gerry Fitt alderdiaren lehen buruaren ordez SDLPko liderra bihurtu zen. Erresuma Batuko Gobernua eta Sinn Féinen (ezkerreko alderdi errepublikanoa) arteko isileko negoziazioetan inplikatua izan zen eta Irlandako alderdi nagusietako bat negoziatzeko batu zuen. Humek 1985eko "akordio Anglo-Irlandarra" bultzatu zuen baina bi aldeek (errepublikarrek zein unionistek) uko egin zioten bat egiteari. Hala ere Sinn Féinegaz negoziatzen jarraitu zuen, eta azkenean Hume-Adams elkarrizketa prozesuari esker IRAren indarkeriaren aldi baterako geldiunea lortu zuen 1994an, hurrengo urteetan garatuko zen bake prozesuaren ataria izango zena.

Nobel Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Anglo-Irlandar akordioa”, “Hume-Adams prozesuan eta Ostiral Santuko Hitzarmenaren bitartez Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeko saiakeretan aritzeagatik, Norvegiako Parlamentukaren Nobel kontseiluak Bakearen Noble Saria eman zion 1998an Humeri, David Trimble Ulster Unionist Party alderdi unionistako buruarekin batera.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an kargu politiko guztiak utzi zituen eta ordutik aurrera, bere emaztearen laguntzaz, Europako integrazioaren alde eta munduko pobreziaren aurka ari da lanean.

Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzen lagundu nahian idatzitako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean ere dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]