Desirée Bela-Lobedde

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Desirée Bela-Lobedde

Bizitza
JaiotzaBartzelona1978ko azaroaren 24a (45 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta blogaria
Izengoitia(k)Negra Flor

negraflor.com
Twitter: desiree_bela Youtube: UCD2PvnvIOlrggwIgL0iId-g Edit the value on Wikidata

Desirée Bela-Lobedde, ezaguna Negra Flor ezizenez (Bartzelona, Katalunia, 1978ko azaroaren 24a) bartzelonar idazle eta komunikatzailea da. Jatorri ekuatoginearra duen afroondorengoa[1] da, arrazismoaren aurkako aktibista eta feminista.[2] Zutabegilea da Publico.es- hedabidean. Ser mujer negra en España liburuaren egilea da.[3][4]

Afro identitatearen dibulgatzaile gisa definitzen da, "bizipenetako" ikuspuntu, eta emakume afroa irudi pertsonalaren bidez ahalduntzea aldarrikatzen du. Bere testu eta hitzaldietan "aktibismo estetikoa" aldarrikatzen du, irudi pertsonalaren bidez nortasun afroondorengoa baloratuz.[1] Halaber, Bela-Lobeddek Espainiako emakume beltzen konstituzio estetikoetan arrazismo sistemikoa eta pribilegio zuria daudela salatzean oinarritzen du bere lan politikoa.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktibismoko zenbait lankidetza-proiektuetan hasi zen lanean, hala nola, (Locas del Coño) eta komunikabide digitaletan (PlayGround Magazine).[6] 2018an, hilean lankidetza bat edo bi eginez, Publico egunkarian iritzi-zutabe bat idazten hasi zen.[7]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cola Cao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Cola Caoren bideo-iragarki baten salaketan parte hartu zuen. Bideoaren amaiera aldera, Cola Caoren apar asaldatua gizon beltz baten buru bihurtzen zela, bibote eta ile afroarekin, eta irain arrazistatzat jo zuten.[8]

You tube[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean, Bela-Lobedde izan zen, YouTubek mezu arrazistekin zuen permisibitatearen eta tolerantziaren aurkako kanpainaren buru.[9] 2016ko martxoan, Espainiako Immigrazio eta Errefuxiatuentzako Laguntza Sareak salaketa bat aurkeztu zuen Herriaren Defendatzailearen aurrean YouTuberen aurka, zenbait erabiltzailek Desirée Bela-Lobedderi bidalitako ohar arrazistak «Ser mujer negra en España» bideoan jasotzeari uko egiteagatik.[10] Ondoren, Estatuko Fiskaltza Nagusian salatu zuen, eta eskatu zuen iruzkinen egileek justiziaren aurrean erantzun behar zutela gorroto-delituengatik eta arrazismoaren apologiagatik. Fiskaltzak salaketa artxibatu egin zuen, eta erabakia arrazoitu egin zuen iruzkinak ezabatu egin zirela esanez, eta Bela Lobeddek aurkeztutako pantaila-harrapaketak ezetsi egin zituen.[11][9]

2018an, Bela-Lobeddek dei bat egin zuen Twitter plataformaren bidez, arrazakeriaren biktima izan ziren subjektuek gai horri buruzko esaldi gogokoenak parteka zitzaten. Kanpaina horretan, El País egunkarian hauxe adierazi zuen:

Arrazismoa egiturazkoa da, inperio batetik datorren gizarte baten ondorioa, non norbaitek uste baitu iruzkin horietako batzuk ez direla arrazistak ere".[12]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Ser mujer negra en España/Emakume beltza izatea Espainian»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko irailaren 20an Plan B argitaletxearekin Ser mujer negra en España liburua argitaratu zuen. Liburu horretan, Iberiar penintsulako emakume beltz gisa haurtzarotik helduarora izandako esperientziari buruz idazten du.[13][14][5][1] El Salto egunkariko elkarrizketa batean, Bela-Lobeddek adierazi du Bisila Bokoko espainiar enpresaburu afroondorengoak inspiratu zuela bere lana baliabide fisikoen bidez uztera.

2017an Bela-Lobeddek plataformen bidez jasotzen zituen erasoengatik bere sare sozial birtualak itxi egin zituenean, liburua garatzen hasi zen. Espainiako emakume beltz baten ikuspegitik, eguneroko bizitza kontatzen du, eta Espainian egiturazko arrazakeria dagoela salatzen du, erakunde guztietan indarrean dagoena, eskola-sistema barne.[1]

Ponte a punto para el racismo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an argitaratutako lan horretan gure portaerak aztertzeko gakoak ematen dizkigu, guztiok behar baitugu arrazismoaren aurkako hezkuntza. arrazismoaren aurkako ekintzaile afrofeminista horrek adierazi zuen prestakuntza ematen diela enpresei zein erakundeei. Gainera, uste du presio handiegia jartzen dela haurtzaroan eta haurrek eskolan ikasi behar duten horretan, eta ohartarazten du beharrezkoa dela gizarteko maila guztietan sartzea; izan ere, helduek beharrezko ikusten ez badute, ez zaie inoiz ikasleei iritsiko.[15]

Bela-Lobedderen iritziz,

Pertsona guztiek arrazismoaren aurkako hezkuntza behar dugu eta arrazoitutako pertsonek ere diskurtso arrazistak egin ditzakete, «Emakume matxistak dauden bezala».[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Galo Martín Aparicio. (23 de noviembre de 2018). «Desirée Bela-Lobedde: “La fuente válida de conocimiento es la blanquitud, como posición social y política”» El Salto (diario) (España).
  2. SOBRE MÍ | Diario de la Negra Flor. .
  3. «Desirée Bela-Lobedde publica Ser mujer negra en España» RTVE.es 4 de octubre de 2018.
  4. «Desirée Bela-Lobedde: “Igual que diem on són les dones em pregunto on són els negres”» Ara.cat 5 de enero de 2019.
  5. a b Jurado, Ángeles. (29 de noviembre de 2018). «“Llevar el cabello afro natural es una forma de resistencia”» EL PAÍS.
  6. «Quienes somos - Locas del Coño» web.archive.org 20 de junio de 2018.
  7. Una conversación sobre racismo. .
  8. Público. (16 de abril de 2017). El negro de Cola Cao y otros anuncios increíblemente racistas. .
  9. a b «La vilanovina Desirée Bela-Lobedde, contra la permisivitat de YouTube amb els missatges racistes» www.eixdiari.cat.
  10. La Red Española de Inmigración denuncia a Youtube y a varios usuarios por insultos racistas. .
  11. "Me siento indefensa al denunciar insultos como 'negra de mierda' y ver que la justicia los archiva". .
  12. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2018-06-24). «"No soy racista, pero" y otros racismos cotidianos recopilados en Twitter» Verne (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  13. L'Entrevista: Desirée Bela-Lobedde - RTVE.es. 2 de febrero de 2019.
  14. “El activismo estético implica descolonizar también el cuerpo, no solo la mente”. .
  15. a b (Gaztelaniaz) «Desirée Bela-Lobedde: «La supremacía blanca se puede ver hasta en el súper»» La Voz de Galicia 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]