Det sjunde inseglet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Det sjunde inseglet (euskaraz Zazpigarren Zigilua) 1957ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako drama eta fantasiazko film bat da. Bergmanen Trämålning ("Egur margoa") antzezlanean oinarritua dago. Gunnar Björnstrand, Bengt Ekerot, Nils Poppe, Max von Sydow, Bibi Andersson, Inga Landgré eta Åke Fridell aktoreek antzeztu zuten.

Zinemagintza unibertsaleko film klasikotzat jo ohi da, maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertzen da. Nazioartean Ingmar Bergman zuzendari goraipatu gisa ezarri zuen, eta eszenetako asko jada ikonikoak dira, maiz omenduak eta parodiatuak izan baidira, bereziki, Heriotzak (Bengt Ekerot) eta Antonius Block zaldunak (Max von Sydow) elkarrekin Xakean jokatzen dutenekoa, edota amaierako heriotzaren dantzaren eszena.

Filmak gai metafisiko eta espiritualak jorratzen ditu, gizaki guztioi noiz edo noiz beren buruei galdetu dien gai sakonak aurkeztuz. Mehatxu nuklearra puri-purian zegoen garaian (filmean Izurri Beltza) erlijioa gaitzat zuten film sail edo korronte bati hastapena eman zion. Bestalde, filmean zeruaren isiltasuna aipatzen da, baina bere beteko esanahia jaikoaren isiltasuna, Bergmanek filmean zehar Antonius Block zaldunaren hitzetan jartzen duenenez, Jainkoak gizateriaren zorigaizto, oinaze eta ezbeharren aurrean erakutsitako isiltasuna: Jainkoaren eza edo ezereza, zaldunak Heriotzari maiz galdetzen diona: Zergatik Jainkoak ez du bere izatearen froga edo erantzunik ematen? Zer dago Heriotzaren ondoren?, Heriotzak noraezera begiratuz eta jarrera zurbil eta lasaiaz honela erantzuten dio: Ez dakit.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

« "Eta Bildotsak biribilkiaren zazpigarren zigilua hautsi zuenean,
zeruan ordu erdiz isiltasuna egon zen"
»
Apokalipsia 8:1

XIV. mendea, Suedia. Europa osoa Izurri Beltzaren zigorpean dago. Antonius Blovk zalduna (Max von Sydow) hamar urtez Gurutzadetan igaro ondoren, Jöns ezkutuzainarekin (Gunnar Björnstrand) batera sorterrira itzuli da. Blovken bizipenek gizon nekatua eta bizitzaz erabat liluragabetua bilakatu dute. Zaldunak bere bidean Heriotzarekin (Bengt Ekerot) topo egin eta harekin Xake partida bat jokatuko du, bizitzari zentzua topatu arte denbora irabazteko itxaropenez. Bere bidean zehar, garaiko gizarteko pertsonaia garrantzitsuekin topo egingo du, guztien artean Jof nabarmentzen da (Nils Poppe), Ama Birjina eta Jesukristoren ikuskariak dituen juglarea, haren emaztea Mia (Bibi Andersson) eta bien semea, Mikael, bai eta hiruak lan egiten duten juglare konpainiako Jonas Skat zuzendaria ere (Erik Strandmark).

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Det sjunde inseglet Aldatu lotura Wikidatan