Diego Lopez IV.a Harokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diego Lopez IV.a Harokoa (?-1289) Bizkaiko bederatzigarren jauna izan zen (1288 - 1289)

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1288ko ekainaren 8an aita Alfaroko gertaeraren ondorioz eraila izan zenez, Haroko leinuaren buruzagi bihurtu zen eta Gaztelako Erresuma izan zuen etsaia. Diego Lopezek Nafarroa eta Aragoiko Erresumekin bat egin zuen Antso IV.a Gaztelakoa borrokatu eta Gaztelako tronuan Alfontso Cerdakoa kokatzeko. Antsok Harokoen zenbait hiribildu konkistatu, tartean Bastida, Urduña eta Balmaseda, eta Bizkaiko Jaurerriak gudarako prestatu zen. Hala ere, Antso IV.a Gaztelakoak Bizkaia okupatu zuen.

Diego Lopez ez zen ezkondu eta hiltzerakoan Bizkaiko jaurerria Maria arrebari utzi zion.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Diego Lopez III.a
Bizkaiko konde
Amona
Blason du Béarn.svg Konstantzia
Bearnokoa
Aitona
Alfontso
Molinako jauna
Amona
Terexa
Larakoa
Aita
Lope Diaz III.a
Bizkaiko konde
Ama
Joana
Molinakoa
Diego Lopez IV.a
Bizkaiko konde

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa:

Lope Diaz III.a

Diego Lopez IV.a
Bizkaiko jauna
(1288-1289)
Ondorengoa:

Maria I.a