Lope III.a Diaz Harokoa

Wikipedia(e)tik
Lope Diaz III.a Harokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lope III.a Diaz Harokoa

1254 – 1288
Aurrekoa Diego III.a Lopez
Ondorengoa Diego IV.a Lopez

Jaiotza ?
?
Heriotza 1288ko ekainaren 8a
Alfaro
Ezkontidea Joana Alfontso
Egoitza Naiara
Erlijioa Kristaua

Lope III.a Diaz Harokoa (? - Alfaro, 1288ko ekainaren 8a) Bizkaiko zortzigarren jauna izan zen (1254-1288).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Diego III.a Lopez Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Gilen II.a Biarnokoaren alaba Konstantzia izan zituen. Aita bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskalita hil zitzaionean adin-gutxikoa zen.[2] Harokoek Alfontso X.a Jakintsua Gaztelako erregearekin izandako tirabirak zirela, gaztelarra arnegatu eta Nafarroako Erresumaren alde egin zuten. Horrexegatik 1255ean tutoreek Lope Lizarrara eramana izan zen bertan hezia izateko.

Gaztelako erregea bere senidearekin adiskidetu, hau da, aitak Haro hiriburuan zituen eskubideak berretsi, eta Alfontso X.a Jakintsuaren lehen semea zen Fernando Cerdakoak zaldun izendatu zuen.[3]

1275ean Fernando Cerdakoa hil eta Alfontso bere semea eta Antso bere anaiak premua lortzeko borrokatzeari ekin zioten.[4] Lopek Alfontso X.a Jakintsuaren laguntza zuen Antsoren alde egin zuen baina 1282an erregeak ilobaren alde egin eta Loperi berriro Haro kendu eta Jakue infanteari eman zion.[5] Honek 1283an hil zenez ez zuen inoiz karguaz jabetu[6].

1284ko apirilaren 4an Alfontso hil zenean, Antso Gaztelako errege izendatu zuten. Honek Maria Molinakoa emakumea zuenez, Lope Diazen Joana emaztearen arreba zena, erregearen koinatu bihurtu zen. Posizio hartan botere handia lortu zuen: Erregearen Maiordomo, Kantziler, Alferez Nagusia tituluak ez ezik Haroko jaurerria eta Burgos eta Bizkaiko Golkoaren artean zegoen eskualdearen gobernadorea ere izan zen.[7] 1287an Astorgako gotzainekin batera erregeordea izan zen.

Loperen jarrerak handikien artean inbidiak eta kexak sortu zituen, baita arazoak erregeari ere. Leongo eta Gaztelako nobleak Lope III.aren aurka altxatu eta Antso IV.a errege berria haren aurka jartzea lortu zuten.[8] 1288ko ekainaren 8an Alfaron zegoela, erregeak Camerosko hamaikagarren jauna eta bere osaba zen Alfontso Lopez Harokoa eta Lope deitu zituen. Erregeak biei kendutako gotorlekuak eskatu zituen. Honek liskarra sortu eta erregeak Harokoa atxilotzea agindu zuen.

« Orduan honek sutsu altxatu eta honela esan zuen: "Presoak? Nolatan? Pikutara! Oh, nireak!" aiztoa hartu eta erregera abiatu zen aiztua eskua altxatuan zuela... baleztari eta zaldunek, erregearen aurka zihoala ikustean, kondea eraso eta eskua moztu zuten, aiztoa oraindik zuela lurrera eroriz; gero, mazoaz buruan jo eta hil zuten[9]  »

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna[10]
Amona
Blason Léon.svg Urraka
Leongoa
Aitona
Blason du Béarn.svg Gilen II.a
Biarnoko bizkondea
Amona
Aragon Arms.svg Gartxenda
Proventzakoa
Aita
Diego III.a Lopez
Bizkaiko jauna
Ama
Blason du Béarn.svg Konstantzia
Biarnokoa
Lope Diaz III.a
Bizkaiko jauna

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso Molinako jaunaren Joana Alfontso alabarekin ezkondu zuen. Bi seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rodríguez García, Francisco (2002), Crónica del Señorío de Vizcaya (1. argitaraldia), Maxtor Librería, ISBN 84-9761-029-6 .
  2.   Llorente, Juan Antonio (1808), Noticias históricas de las tres provincias vascongadas, http://books.google.cat/books?id=Rik3AAAAMAAJ&pg=PA470&dq=Diego+L%C3%B3pez+de+Haro+1214&as_brr=3#PPA467,M1 .
  3.   González Jiménez, Manuel (2004), Alfonso X el Sabio (1. argitaraldia), Bartzelona: Editorial Ariel S. A., ISBN 84-344-6758-5 .
  4.   García de la Fuente, Arturo (1935), Los Castigos e documentos del rey don Sancho IV el Bravo. Estudio preliminar de una edición crítica de esta obra, San Lorenzo del Escorial: Monasterio de El Escorial, OCLC 264959746 .
  5.   Ibáñez de Segovia Peralta y Mendoza, Gaspar (1777), Memorias históricas del Rei D. Alonso el Sabio i observaciones a su chrónica, Madril: Joachin Ibarra, OCLC 458042314, http://books.google.es/books?id=NCkE93FlcSQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false .
  6.   Rodríguez Arnáez, José Manuel A. (1994), Haro. Catálogo Artístico y Bibliográfico, Haro: Asociación Cultural Manuel Bartolomé Cossío, ISBN 84-605-0961-3 .
  7.   Baury (2011), «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322», Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72, ISSN 1886-1121, http://www.unioviedo.es/reunido/index.php/TSP/article/view/9468/9281 .
  8. Lur entziklopedietatik hartua.
  9. Jatorrizko testua gaztelaniaz: Fue entonces cuando éste ... se levantó mucho asina e dijo: "¿Presos? ¿Cómo? ¡A la merda! ¡Oh, los míos!" e metió mano a un cuchillo e dejóse ir para la puerta donde estaba el Rey el cuchillo sacado e la mano alta ... ballesteros e caballeros, veyendo que el Conde iva contra el Rey, firieron al Conde, e diéronle con una espada en la mano, e cortáronsela, e cayó luego la mano en tierra con el cuchillo; e luego diéronle con una maza en la cabeza, que cayó en tierra muerto.. Claudio Sánchez Albornoz - Aurelio Viñas: "Crónica del reinado de Sancho IV el Bravo". Madril, 1981. 152 eta 153. orr. ISBN 84-321-2086-3
  10.   Baury, Ghislain (2003), «Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille», Berceo (144): 37-92, ISSN 0210-8550, http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=698041 .


Aurrekoa
Diego III.a Lopez
Bizkaiko jauna
1254 - 1288
Ondorengoa
Diego IV.a Lopez