Dili

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dili

Dili
Izen ofiziala Dili / Díli
Estatua Ekialdeko TimorEkialdeko Timor
Barrutia Dili
Herritarra diliar[1]
Koordenatuak

8°33′31″S 125°34′25″E / 8.55861°S 125.57361°E / -8.55861; 125.57361Koordenatuak: 8°33′31″S 125°34′25″E / 8.55861°S 125.57361°E / -8.55861; 125.57361

Dili non dagoen adierazten duen Ekialdeko Timor-ko/-go/-eko mapa
Dili
Eremua 48,268 km²
Biztanleria 163.305 bizt. (2006)
Dentsitatea 3.383,3 bizt./km²
Sorrera 1520
http://www.discoverdili.com/

Dili[1] (portugesez: Díli) Ekialdeko Timorko hiriburua da. Timor uharteko iparraldeko kostaldean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugesek sortu zuten Dili hiria 1520. urtean. 1769. urtean Timor Portugesa herrialdeko hiriburu izendatu zuten, Lifau ordezkatuz; izan ere, holandarrek sarri erasotzen zuten gaur egun Oecusse enklabea den lurraldean zegoen lehengo Lifau hiriburua.

Bigarren Mundu Gerran japoniarrek euren menpe hartu zuten Dili hiria. Bestalde, 1975. urteko azaroko 28an Ekialdeko Timorrek aldebakarreko independentzia-aldarrikapena egin zuen, Portugaldik askatuz. Edozein modutan ere, handik egun batzuetara, abenduaren 7an Indonesiako armadak Dili hartu zuen. Ondorioz, 1976. urteko uztailaren 17an Indonesiak Ekialdeko Timor osoa inbaditu eta beretu zuen, lurraldeari Timor Timur izena emanez; Dili zen lurraldeko hiriburua. Hala ere, 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak Ekialdeko Timorren, 1991. urtean Diliko sarraskia gertatu zen, eta orduan hasi zen Ekialdeko Timor nazioarteko babesa hartzen. 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen; maiatzaren 20an Dili estatu berriko hiriburu izendatu zuten.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dili hiria Dili barrutiko hiriburua da; besteak beste, barrutian Atauro uhartea eta Dili ondoko beste hiri batzuk daude. Bestalde, azpibarruti hauetakoa da: Naín Feto, Veracruz, Dom Aleixo eta Cristo Rei. Hiria hogeita sei sukotan (suco) banatuta dago; horietatik hemezortzi hiri-eremukoak dira. Edozein modutan ere, Ekialdeko Timorko gobernuak 2009. urtean barrutien eta udalerrien izaera eta administrazioa aldatzeko plana abiarazi zuen, alkateak eta udalbatzak eratzekotan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dilin dago Ekialdeko Timorko porturik handiena; merkataritza-gune garrantzitsuena ere Dilin dago.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portuaz gain, merkataritzarako eta helburu militarretarako Nicolau Lobato aireportua dago Dilin.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dili Aldatu lotura Wikidatan