Drina
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Bosnia-Herzegovina, Serbia | |||||
| Luzera | 346 km | |||||
| Arroa | 19.570 km² | |||||
| Emaria | ahoan 395 m³/s | |||||
| Iturburua | Tara eta Piva ibaien elkargunea | |||||
| Ibai ahoa | Sava | |||||
Drina (bosnieraz: Drina, serbieraz: Дрина) Balkanetako ibai bat da, 206 kilometroz Bosnia-Herzegovina eta Serbiaren arteko muga egiten duena. Montenegroko Dinariar Alpeetatik datozen Tara eta Piva ibaien elkargunean sortu eta 346 km aurrerago Sava ibaira isurtzen da. Izena ibaiaren latinezko deituratik dator (Drinus).
Ibaiak Bosnia-Herzegovinako Foča, Goražde, Višegrad, Bratunac, Zvornik eta Janja, eta Serbiako Ljubovija, Mali Zvornik, Banja Koviljača, Loznica, Lozničko Polje eta Badovinci zeharkatzen ditu.