Sava

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sava
Sava (bs) (cr) (sl) Сава (sb) Save (de) Száva (hu)
Zagreb skyline.jpg
Sava ibaia Zagreb zeharkatzen.
Kokapena Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Serbia
Luzera 990 km
Arroa 97.713 km²
Emaria ahoan: 1.564 m³/s
Iturburua Planica mendiak
Ibai ahoa Danubio
Savarivermap.png

Sava[1] (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savak bi iturri nagusi ditu: Sava Dolinka (eskerretik) eta Sava Bohinjka (eskuinetik). Bilgunea Esloveniako Lesce eta Radovljica artean dago. Hortik Belgradon Danubiora isuri arte 945 km-ko ibilbidea du, baina Sava Dolinkaren ibilbidea kontuan hartuta, hau da Esloveniako Alpeetatik, 990 km dira.

Sava Danubioren eskuinaldeko ibaiadar nagusia da eta bigarren handiena Tisza eta gero.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sava ibaiak Europako hiru hiriburu lotzen ditu: Esloveniako Ljubljana, Kroaziako Zagreb eta Serbiako Belgrado.

Hiriburuak ez ezik beste hiri nagusi batzuk ere zeharkatzen ditu:

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savaren emaria 1950-2013 bitartean neurtua izan da Sremska Mitrovicako estazioan (Danubiora isuri baino 139,2 km lehenago)[2][3]. Gune horretan, drainatutako azalerak 87.996 km² du, arro osoaren % 90. Emari handiena apirilean du (2.480 m³/s), eta txikiena abuztuan (638 m³/s).

Savaren batez besteko emariak (/s), Sremska Mitrovican neurtuak
Datuak: 1950 eta 2013 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sava Aldatu lotura Wikidatan