Dunmore East

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dunmore East
An Dún Mór Thoir

Dunmore East
Dunmore Easteko kaia
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cavan and Laois.svg Waterfordeko konderria
Koordenatuak

52°09′N 6°59′W / 52.150°N 6.983°W / 52.150; -6.983Koordenatuak: 52°09′N 6°59′W / 52.150°N 6.983°W / 52.150; -6.983

Dunmore East non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Dunmore East
Biztanleria 1.547 bizt. (2006)

Dunmore East (irlanderaz An Dún Mór Thoir) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herri arrantzale eta turisktiko txikia da, 1.547 biztanle ditu (2006).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Dún Mór izenak "gotorleku handia" esan nahi du. Curraghmore Lord Powerrek 1640an eraikitako gazteluari egiten dio erreferentzia. gaur egun dorre bat baino ez da gelditzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smithek 1745ean idatzitako "Waterfordeko historia" liburuan arrantzale herri garrantzitsua dela esaten da. Oraindik ez zegoen kairik eta itsasuntziak hondartzatik itsasoratzen ziren. 1814ean Alexander Nimmo eskoziar ingeniariak kaia eraiki zuen eta posta zerbitzua ezarri zen Irlanda eta Inglaterraren artean. Horretarako itsas-argi bat ere altxatu zen. Gaur egun herri arrantzalea izateaz gain turismogunea ere bihurtu da.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ekintza izaten dira urtean zehar Dunmoren. Aipagarrienetako bat Bluegrass jaialdia izaten da, bluegrass country musikaren azpigeneroa da.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dunmore East Aldatu lotura Wikidatan