Waterford konderria

Koordenatuak: 52°15′N 7°30′W / 52.250°N 7.500°W / 52.250; -7.500
Wikipedia, Entziklopedia askea
Waterfordeko konderria» orritik birbideratua)
Waterford konderria
County Waterford
Contae Phort Láirge


Island_of_Ireland_location_map_Waterford.svg
Geografia
Hiriburua Waterford
52°15′30″N 7°7′8″W
Azalera1.857
MugakideakKilkennyko konderria, Tipperaryko konderria eta Corkeko konderria
Administrazioa
Legebiltzarralegislative body of Waterford City and County Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria113.795 (2011)
Dentsitatea61,28 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
waterfordcouncil.ie

Waterford konderria (gaeleraz Contae Phort Láirge) Irlandako hegoaldean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. 1.857 km2-ko azalera dauka eta 113.795 biztanle zituen 2011an. Dungarvan dauka hiriburu eta hiri nagusia Waterford/Port Láirge den arren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanda uhartearen hego-ekialdean kokaturik dago konderria. Bi mendilerrok zeharkatzen dute, Knockmealdown Mountains eta Comeragh Mountains dira, eta punturik garaiena Knockmealdown (794m) da.

Ibairik luzeenak Suir ibaia (184 km, Irlandako laugarrena) eta Blackwater ibaia (169 km) dira.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waterfordeko konderriari "The Déise" (An Déise) esaten zaio, izan ere Meatheko Erresumatik hegoaldera etorritako Déise leinu gaelikoa bertan asentatu baitzen IV eta VIII mendeen artean. IX mendetik aurrera vikingoen influentzia nabaria izan zuen, aipatzekoa da Waterford hiritik 5 kilometrotara dagoen Veðrafjǫrðr ("ardien fiordoa") asentamendua garai hartan Eskandinaviatik kanpora vikingoek izandako herri handiena izan zela.

XII mendean normandiarrek konkistatu eta Dublinen ondoren uharteko bigarren hiri bihurtu zen Waterford. Erreforma Protestantearen aurrean katoliko izaten jarraitu zuen eta Irlandako Konfederazio Katolikoarekin bat egin zuen 1642an. Honek 1649 arte iraun zuen, Oliver Cromwell iritsi eta ingelesen nagusitasuna berrezarri arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriko kirol nagusia futbola da. Waterford United F.C. taldeak 6 Liga eta 2 Kopa lortu ditu. 60. hamarkada eta 70. hasieran Irlandako talderik indartsuena izan zen.

Joko gaelikoei dagokienez konderriko taldeak bi aldiz irabazi du Irlandako Hurling txapelketa nagusia, 1948 eta 1959an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

52°15′N 7°30′W / 52.250°N 7.500°W / 52.250; -7.500