Durango Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durango Rugby Taldea
HiriaDurango,  Bizkaia
Sorrera1986
Kirol zelaiaArripausueta
PresidenteaEuskal Herria Juan Manuel Iriondo
EntrenatzaileaEuskal Herria Iñaki Pérez "Ortzi"
LigaEuskal Maila
2022-234.a
Webguneahttp://www.durangorugby.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Durango Rugby Taldea Bizkaiko errugbi kluba da, egoitza Durangon duena. 2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Euskal Ligan dago. Horretaz gain, emakumezkoen eta gazte mailako taldeak ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikaren aurkako partida, 2010ean

1986an, 1.500 pezetekin eta baloi batekin sortutako klub-a; orduan ez zen pentsatu gaur egun dagoen lekura iritsiko zenik. Egun, DRT Durangoko errealitate soziala izateaz gain, kirol arloko errealitatea da; 250 rugbylari batzen ditu eta huts egiten ez duten 70tik gora jarraitzaile.

Hasiera batean "Montequemaon" entrenatzen zen, Iurreta eta Extremeñoren zelaian jokatzen zen Arripusuetako zelaira iritsi arte. Gaur egun errealitatea izateaz gain, belar artifiziala duen estatuko lehen errugbi zelai da. Hori guztia lortzeko dirua behar zen eta horretarako errekak garbitu eta herriko txosnekin lortu izan zen.

Azken urteotan, klubaren errealitatea, egitura eta funtzionamendua asko aldatu dira. Egun, DRT kirolari askori eman diezaioke zerbitzua, 6 urterekin hasi eta senior kategoriara arte; talde mixtoak daude eskola bitarteko kategoria guztietan formaziora iritsi arte, hau da, U16 eta U18 kategoriara iritsi arte; gero, lehiaketan ari diren emakume eta gizonen senior kategorietara egin daiteke urratsa.

Klubak behar besteko egitura du eta finantzaziorako lau zutabe nagusi ditu:

Finantzazio propioa, erakundeek emandakoa, babesleek emandakoa eta bazkidetzak; bakoitzak bere pisua dauka, baina beti ere, ahaztu barik klubaren iraunkortasuna bermatzeko medio propioak sortzea dela garrantzitsuena; hartara, DRTk Goienkalen du bere egoitza, eta handik egiten ditu, Rugby tabernatik, herrira begirako ekintzak helburu nagusi birekin: herritarrak inplikatzea eta diru-sarrerak lortzea.[1]

Gaur egun senior mailan gizonezkoen bi talde eta emakumezkoen bat dauka. Talde nagusiak Ohorezko B mailan jokatzen du 2004an igo zenetik aurrera.

Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xedea:

Durango Rugby taldea 1986an sortu zen Durangoko (Bizkaia) errugbi talde amateurra da. Bere egitekoak dira errugbia sustatzea, zabaltzea eta praktikatzea 6 urterekin hasi eta beteranoen kategoriara arte.

Sexu, arraza edota erlijio diskriminazio barik, edozeinek jokatu dezake gure taldean. Hartara, funtsezkoa dugu masa sozial zabala izatea eta, horrela, hortik jasotako ekarpena gizartera itzultzeko, ekintza sozialak, kulturalak eta inguruaren onurako bestelakoak eginez.

Ikuspegia:

Durango Rugby Taldearen ikuspegia Euskadin erreferentzia izatea da, batez ere, antolakuntza aldetik, ekintzei ikusgarritasuna emateko orduan eta inguruan eragin soziala izateko. Hori guztia, pertsonak eta kirolariak formatzeko helburuarekin eta errugbiari atxikitako balioak oinarritzat hartuta.

Balioak:

DRT sortu zeneko xedea lortzeko eta klubaren Ikuspegia egia bilakatzeko, balioak lantzen ditugu, joko zelaian eta kanpoan errugbilari ona zein den definitzen dituztenak. Honakoak dira:

Errespetua, pertsona guztiak aintzat hartzea zelai barruan zein kanpoan; Adiskidetasuna zabaltzea albokoarekin identifikatuz eta talde lana eginez; Konstantziaz lan egitea hartutako konpromisoaz zelai barruan zein kanpoan; Ekitea, ideiak eta hobekuntzak ekartzea antolakuntza zabal batean sartzeko; etengabe Hobetzeko jarrera izatea zelai barruan zen kanpoan; beti Kirolatasunez, gezur barik eta diferentea onartuta, Ongizatea lortzeko, osasuna eta jarrera osasungarriak eraginez, eta besteekiko erabateko Gardentasuna erakutsiz, egiten dugun guztiaren informazio zabala erraz eskuratzeko moduan emanez.[1]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateren aurkako partida, 2024an
Denboraldia Maila Postua
2000-01 Lehenengo Nazionala 3.a
2001-02 Lehenengo Nazionala 3.a
2002-03 Lehenengo Nazionala 4.a
2003-04 Lehenengo Nazionala 1.a (igo)
2004-05 Ohorezko B maila 7.a
2005-06 Ohorezko B maila 6.a
2006-07 Ohorezko B maila 6.a
2007-08 Ohorezko B maila 7.a
2008-09 Ohorezko B maila 7.a
2009-10 Ohorezko B maila 10.a
2010-11 Ohorezko B maila 6.a
2011-12 Ohorezko B maila 8.a
2012-13 Ohorezko B maila 10.a
2013-14 Ohorezko B maila 7.a
2014-15 Ohorezko B maila 2.a
2015-16 Ohorezko B maila 8.a
2016-17 Ohorezko B maila 6.a
2017-18 Ohorezko B maila 11.a
2018-19 Ohorezko B maila 12.a
2019-20 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 7.a
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 4.a

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Liga Postua
2010-11 ez
2011-12 Euskal Maila (C multzoa) 4.a
2012-13 ez
2013-14 Euskal Maila (C multzoa) 5.a
2014-15 Euskal Maila (C multzoa) 1.a
2015-
2018
ez
2018-19 Euskal Maila (3. maila)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Kluba» Durango Rugby Taldea (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]