Basque Korsarioak
| Sorrera | 2009 | ||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Anoeta miniestadioa (Edukiera: 4.200) |
||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||
| Liga | Superiberiar Liga | ||||||||||||||||
| Webgunea | http://basquekorsarioak.com/ | ||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
Basque Korsarioak (frantsesezko Basque eta euskarazko Kortsarioak hitzekin sortutako izendapena) errugbiko Super Liga Iberiarrean Euskal Herria ordezkatzeko frankizia eta errugbi taldea da. Bere egoitza nagusia Donostian du, norgehiagokak Anoetako Errugbi Zelaian jokatu ohi dituelarik.
Taldea 2009an sortu da eta maila ezberdinetako Euskal Herriko errugbiko taldeen batasunetik jaio da: 2008-2009ko Espainiar Ohorezko Mailan jokatzen duten Bera Bera Rugby Taldea, Getxo Artea Rugby Taldea eta Ordizia Rugby Elkartea; 2008-2009ko Ohorezko B Mailako Hernani Rugby Elkartea eta Gernika Rugby Taldea; Espainiar Lehen Mailako (espainiar hirugarren errugbi maila) Zarauzko Kirol Elkartea eta Eibar Rugby Taldea (aurten Ohorezko B Mailara igotzea lortu duelarik). Halaber Frantziar Errugbi Mailako Top 14eko Aviron Bayonnais talde boteretsuko jokalariek ere bertan esku hartzen dute, bere ordezko jokalariak utziz; bai eta Fédérale 2 (frantziar laugarren maila) taldeko jokalariak, Stade Hendayais.
Frankizia hau Canterbury of New Zealand kirol-etxeak jantziko du, bai eta parte hartzen duten beste bostak ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena eta irudia
Frankiziaren izena, Kortsarioak, Euskal Herriko historian oinarritzen da. Mendez mende euskal ontzigile eta itsasgizonek koroa sartua zen hurbileko kostaldeetako itsas gudetako etsaien aurka erasoaldiak ekitearen alde eta beren kortsario edo piratakeria ekintzak burutzeko garaiko erregeen baimena bereganatzen baitzuten. XVI eta XVIII. mendeetan zehar kortsario baimen hauek euskal ekonomiari sekulako aberastasuna gehitu zioten, hau dela eta, errugbi frankizia honen arduradunek izendapen hau taldearentzat egoki aurkitu zuten. Basque, frantsesez "euskaldun" esan nahi du, honela izendatzen baitira Pirinioetako bi aldeetako Euskal Herriko biztanleak.[1]
Frankiziaren irudia honela osatuta dago: K zuri bat duen bandera gorri bat; gainean, hondo zuri-beltzean dagoen kortsario bat; eta horien azpian, frankiziaren izena, gorri-beltzean.
[aldatu] 2009ko taldekideak
2009ko denboraldirako taldekideak:
[aldatu] Talde teknikoa
- Entrenatzailea:
Jean Philippe Bidart - Bigarren entrenatzailea:
Patrick Polidori
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Herriko errugbi taldeak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herria |
||