Sora Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sora Rugby Taldea
HiriaSoraluze
Euskal Herria Gipuzkoa, Euskal Herria
Sorrera2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Sora Rugby Taldea Soraluzeko (Gipuzkoa) errugbi taldea da. 2019an herriko guraso errugbizale talde batek bertako kirol eskaintza aztertu ondoren eta errugbiak gaztetxoen artean izan zezaken potentziala ikusirik, talde bat sortzearen egitasmoari ekin zioten.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udan, herriko guraso errugbizale talde batek, horietako batzuk Eibar Rugby Taldearekin lotutakoak, Soraluzen errugbia ezagutarazi eta modu egonkor eta etengabean praktikatzeko aukera eskaintzeko lanean hasi ziren. Beren jarduera ezagutarazteko asmo argiarekin, entrenamenduak eta erakustaldiak herriko leku publikoetan antolatzen hasi ziren. Ekimenak harrera ona izan zuenez, laster eman behar izan zuten aurrerapausua entrenamenduak Ezoziako futbol-zelaian antolatzeko eta jarduerak egonkortzea eta baliabide gehiago eskuratzera lagunduko zieten babesleak aurkitzeko.

Garapena COVID19aren testuinguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortu eta hilabete gutxira, talde sustatzaileak COVID-19 gaixotasunaren agerraldiak eragindako erronkei aurre egin behar zieten eta hasierako helburuak egokitu behar izan zituzten, lau puntu hauek ardatz izanik:

  • Taldearen kohesioa, ahal zen neurrian jarduera presentzialak sustatuz, baina, era berean, arreta berezia jarriz komunikazio-kanal eta sare sozialetan: WhatsApp, Instagram, herriko aldizkari digitala[1], etab.
  • Erakundea kudeatzeko antolakuntza-batzorde txiki bat osatzea.
  • Elkartearen beharrak ondo definitu eta horiek betetzeko bideak bilatzea: kirol-materiala, publizitatea, instituzioen eta enpresen laguntzak, bai udalerrikoak, bai eskualdekoak.
  • Beste klub batzuekin harremanak ezartzea.

Lan horren ondorioz, gaur egun Ezozia udal futbol zelaia errugbia praktikatzeko egokitu da, 2 Errugbi-egun ospatu dituzte herrian, 2020ko eta 2021eko uztailean, eta parte-hartzaileen taldea egonkortu egin da.


Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sora RTren erronka nagusienak parte-hartzaile kopurua handitzea eta errugbia Soraluzen sustatzen jarraitzea dira, egunen baten kirol-elkartea formalki eratu edo parte-hartzaileek errugbi federaturantz urratsa eman dezaten ere jomugan izanik. Horretarako, taldea bere sare sozialak eguneratuta mantentzen ditu [2], Soraluzeko Rugby Eguna urteroko hitzordua bihur dadin lanetan dihardu eta herrian partiduak joka daitezen ahaleginak egiten ari dira[3].

Azpimarratzekoa da taldeko partaide bat, Ane Couto, Eibar RTko kide ere dena, Gipuzkoako sub15 selekzioaren deia jaso zuela Senperen hamargarrenez ospatutako Tournoi de l'Amitié txapelketan jokatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]