Club Atlético San Sebastián (errugbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Atlético San Sebastián
HiriaDonostia,  Gipuzkoa
Sorrera1958 (66 urte)
Kirol zelaiaAieteko zelaia
LigaEuskal Maila
2022-2310.a (B multzoko 4.a)
Webguneawww.atleticosansebastian.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Club Atletico San Sebastian taldearen errugbiaren atala da. Kluba sortu zen urte berean sortu zuen errugbiaren atala eta 1970. hamarkadan Espainiako hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Atlético San Sebastián taldean hasieratik errugbiak emaitza arrakastatsuak izan zituen. 1969-70 denboraldian egin zuen debuta Espainiako lehen mailan hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zuen.

17 denboralditan jarraian goren mailan ibili ondoren 1986an maila galdu zuen eta krisialdian sartu zen errugbi taldea. Krisis honek bi urte beranduago (1988an) zatiketa sortuko zuen eta atera zirenek talde berria sortu zuten: Bera Bera Rugby Taldea. Azken talde honek bereganatu zuen indar gehiena errugbi mailan onenen artean aritzeko. Aldiz Atletico taldea ahulago atera zen eta maila apalagotan aritu behar izan zuen ordutik.

Gaur egun Euskal Ligan jokatzen ari da. 2018an Hernanirekin batera osatu zuen taldea Atlético SS/Hernani bihurtuz.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Euskal Maila (A multzoa) 3.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 8.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2019-20 ez
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 7.a
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 8.a
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 10.a (B multzoko 4.a)

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Landarbaso Rugby Taldea proiektua eratu zuen Ordizia, Hernani eta Ordiziako taldeekin batera.

Denboraldia Liga Postua
2019-20 Euskal Maila 8.a (Landarbaso)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]