Eibar Rugby Taldea (emakumezkoena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Eibar RT
Sorrera2007
Kirol zelaiaUnbe kirol gunea
PresidenteaIñaki Arrizabalaga
EntrenatzaileaCristina Guntín
LigaOhorezko maila
2022-234.a
Webguneaeibarugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Emakumezkoen Eibar Rugby Taldea Gipuzkoako errugbi taldea da, egoitza Eibarren duena. Emakumezkoen taldea 2007an eratu zuten, eta denborarekin oso emaitza onak lortu ditu.[1] 2023-24 denboraldian, Espainiako Ohorezko Mailan jokatzen ari da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989-90ean aurkeztu zen Eibar Rugby Taldeko emakumezkoen lehenbiziko taldea. Denbora gutxi iraun arren, erakutsi zuen neskentzako kirol aproposa dela errugbia. 2007an neska talde bat entrenatzen hasi zen, Eibar RTko emakumezkoen taldea sortzeko helburuarekin.[2] Ofizialdu ondoren, Euskal Lehen Mailan aritu zen 2014tik aitzina, eta 2018-19ko denboraldian liga irabazi zuen.

2019-20ko denboraldian Espainiako Ohorezko B Mailan mailan jokatu zuen. COVID-19 pandemia zela-eta denboraldia eten zelarik, Eibar RT lehenbiziko postuan zegoen, partidarik galdu gabe. Hori zela eta, hurrengo denboraldian Ohorezko Mailan jokatzeko eskubidea lortu zuen.[3]

2020an, Babalwa Latsha, hegoafrikar errugbilaria kontratatu zuen, Hegoafrikako selekzioko kapitaina.[4]. 2021ean, berriz, Anne Fernandez de Corres gasteiztarra, Espainiako selekzioko jokalaria.[5]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Liga Postua
2014-15 Euskal Maila 6.a
2015-16 Euskal Maila 5.a
2016-17 Euskal Maila 9.a
2017-18 Euskal Maila 2.a
2018-19 Euskal Maila 1.a (igo)
2019-20 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2020-21 Ohorezko maila 4.a
2021-22 Ohorezko maila 5.a
2022-23 Ohorezko maila 4.a

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasatek eta Eibarrek batera atera zuten taldea AGT-ERT izenarekin.

Denboraldia Liga Postua
2022-23 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 6.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Unamuno, Egoitz. Emakumezko errugbilarien entrenamendua Ezozin. plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-4-3).
  2. Historia – Eibar Rugby Taldea. eibarugby.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  3. (Gaztelaniaz) «El Avia Eibar Rugby femenino asciende a División de Honor Iberdrola» El Diario Vasco 2020-05-04 (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  4. (Ingelesez) Sibembe, Yanga. Women's Rugby: Babalwa Latsha: SA rugby prop goes pro – in Spain – and makes history. dailymaverick.co.za (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  5. Jokalari berriak Eibar Rugby Taldera!. eibarugby.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]