ENIAC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ENIAC konputagailua 1947-1955 bitartean.
Betty Jean Jennings (ezkerraldea) eta Fran Bilas (eskuinaldea) programatzaileak ENIAC konputagailuko panel nagusian eragiketan burutzen, Moore School of Electrical Engineering ikastetxea. (U.S. Army, ARL Technical Library erakundeko argazkia)
ENIAC konputagailua.

ENIAC (ingelesezko Electronic Numerical Integrator And Computer laburdura, euskaraz Zenbakizko Integratzaile Elektronikoa eta Konputagailua) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako Balistika Ikerketa Laborategiko erabili zuen konputagailu erraldoi bat izan zen, berez erabat digitala zen lehenbiziko konputagailutzat jo izan da, bere helburua jaurtiketa taulak kalkulatzea izan zelarik. Bigarren Mundu Gerran zehar Estatu Batuetako Armadak makina honen diseinua eta ekoizpena finantziatu zituen.

Konputagailu honen eraikitze kontratua 1943ko ekainaren 5ean diseinatu eta 1943ko uztailetik aurrera PX Proiektua izenez Moore School ikastetxeko Ingeniaritza Fakultatea diseinatu eta ekoizten hasi zen. Azkenik, 1946ko otsailaren 14ean Pennsylvanian aurkeztu zen, denera 500.000 dolar kostatu zelarik. 1946ko azaroaren 9an ENIAC konputagailuaren funtzionamendua eguneratu eta memoria areagotzeko asmoz denboraldi batez eten egin eta 1947an Maryland estatuko Aberdeen Proving Ground eremura garraiatu zuten, uztailaren 29an bertan berriz ere martxan jarri zelarik, honela 1955eko urriaren 2rarte funtzionamenduan jarraitu zuen, data horretan behin betiko desaktibatu zutelarik.

L'ENIAC konputagailuaren diseinatzaileak Pennsylvaniako Unibertsitateko John Mauchly eta J. Presper Eckert ingeniariak izan ziren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 167 m²-ko azaleran kokatzen zen
  • 27 tonako pisua zuen
  • Bere neurriak 2.4 x 0.9 x 30 metro ziren.

Electronikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 17.468 balbula elektroniko
  • 7.200 kristalezko diodo
  • 1.500 errele
  • 70.000 erresistentzia elektriko
  • 10.000 kondentsadore
  • 5 milioi soldadura
  • 200.000 pultsazio/segunduko zituen barne erloju baten bidez funtzionatzen zuen
  • Ezkuzko eragiketa burutzeko 6.000 etengailu behar zituen
  • Programatzaileak konputagailurako eguneratzeak behar zituenean eskuzko instalakuntzak asteak irauten zituen

Elektronikari esker ENIAC konputagailuak kalukuluak burutzen bere garai beretxuko MARK I konputagailua baino hirurehun aldiz azkarragoa zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ENIAC Aldatu lotura Wikidatan