Earvin Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Earvin Johnson
Earvin Johnson
Datu pertsonalak
Izen osoa Earvin Johnson Jr.
Ezizena "Magic"
Jaio 1959ko abuztuaren 14a
Lansing (Michigan Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 2,06 m
Pisua 105 kg
Ibilbidea
Unibertsitatea Universidad de Michigan State (, )
Draft NBA 1. txandan 1. postuan 1979ko NBAko Draft-en, Los Angeles Lakers
Kluba Erretiratuta
Liga NBA
Posizioa Antolatzailea
Lorpenak
NCAAren txapelketa (1979)
5 NBAren txapelketa (1980, 1982, 1985, 1987, 1988)
3 aldiz NBAko jokalari onenaren saria (1987, 1989, 1990)
3 aldiz NBAko Finaletako Jokalari onenaren saria (1980, 1982, 1987)
12 aldiz All-Star (1980-1992)
2 aldiz All-Star partidako jokalari onenaren saria (1990, 1992)
1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan, urrezko domina

Earvin Effay Johnson, Jr. edo "Magic" Johnson (Lansing, Michigan, 1959ko abuztuaren 14a-) saskibaloi-jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.

Joko-antolatzaile modura aritzen zen, nahiz eta garaiera ezohikoa zuen jokoa gidatzeko (2,05 metro); aipagarriak dira haren lastertasuna eta jokorako zuen irudimen aparta, batik bat paseak egitean. Los Angeles Lakers taldearekin 1980, 1982, 1985, 1987 eta 1988 urteetako NBA txapelketak irabazi zituen; sarritan hautatu zuten bai txapelketako eta bai finaleko jokalari onena. 1991ko azaroan, kirol-mundua guztiz txundituta utzi zuen, prentsaurreko batean hiesa eragiten duen birusa zuela eta kirola uztea erabaki zuela jakinarazi zuenean. 1992an Bartzelonan jokatu ziren Olinpiar jokoetan, urrezko domina lortu zuen Estatu Batuetako taldearekin.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik 1991ra Los Angeles Lakers taldekide arrakastatsua izan zen.

Hiesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n GIB birusak kutsatuta zegoela iragarri zuen. Ordutik, hiesaren aurkako kanpainen aktibista nabarmena da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Earvin Johnson Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]