Edgar Negret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edgar Negret

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdgar Negret Dueñas
JaiotzaPopayán1920ko urriaren 11
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota2012ko urriaren 11 (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Jasotako sariak
El sol (Eguzkia) izeneko eskultura. José María Córdova Nazioarteko Aireportua, Rionegro, Kolonbia.

Edgar Negret Dueñas (Popayán, Cauca, 1920ko urriaren 11Bogotá, 2012ko urriaren 11[1]) kolonbiar eskultorea izan zen.

Arte ederretako ikasketak egin zituen. New Yorken eta Europan bizi izan zen, baina lehen erakusketak Kolonbian bertan egin zituen 1943 eta 1944an. Kolonbiatik kanpoko lehen erakusketa New Yorken egin zuen, Pericot galerian. Europan egon zenean, Jorge Oteiza euskal herritar eskultorea ezagutu zuen, eta haren eragina ere izan zuen. 1965ean, Kolonbiako Eskulturako Saria irabazi zuen. Bere eskultura publiko garrantzitsuenetako bat Seulgo Olinpiar Parkean dagoen Metamorfosia (1981) da. Hona beste lan aipagarri batzuk: Vaso con una flor (1949), El nido (1950), Rostro de Cristo (1950), Cabo Kennedy (1967), Aparatos mágicos (1955-1963).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Negret Aldatu lotura Wikidatan