Edgar Varèse

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.54.193.5 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 13:06, 12 otsaila 2016
Edgar Varèse.

Edgar Varèse (Paris, Frantzia, 1883ko abenduaren 22a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1965eko azaroaren 6a) musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen. Frantzian jaioa, bere karreraren zatirik handiena Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen.

Bizitza

Turinen, Parisko Schola Cantorumen (D'Indy eta Rousselekin) eta kontserbatorioan (Ch. Widorrekin) egin zituen ikasketak. 1908-1915. urteetan Berlinen bizi izan zen, eta zuzendari-lanetan aritu zen. Gero New Yorka aldatu zen. 1921. urtean International Composers Guild elkartea sortu zuen, musika berriaren inguruan antolatu zen lehen elkartea, eta 1927. urtean, beste batzuekin batera, Pan-American Association of Composers sortu zuen.

1953. urtean saio asko egin zituen hots bitxiak eta musika-tresnen konbinazioak erabiliz. Musika erromantikoa baztertu zuen, eta erritmoaren eta perkusioaren bidetik abiatuz, hots berriak aurkitzen saiatu zen. Lan nagusiak ditu: Amériques (1918-1922); Hyperprism (1923); Octandre (1923); Intégrales (1925), 9 haizezko musika tresnetarako eta perkusioko 17 tresnetarako; Ionisation (1931), 40 perkusiozko tresnetarako eta bi turutetarako; Déserts (1953-1954).

Erreferentziak