Ehime (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ehime prefetura
愛媛県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Matsuyama
Eskualdea Shikoku
Map of Japan with highlight on 38 Ehime prefecture.svg
Azalera
5.677,73 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.467.815 (2005)
254,31 bizt/km²
Uhartea Shikoku
Ehime prefeturako mapa.

Ehime prefetura (愛媛県 Ehime-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Matsuyama da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza arte, gaur egungo Ehime prefeturaren lurraldea Iyo probintzia izan zen. 1876an aldameneko Kagawa prefetura bereganatu zuen, baina 1888an atzera bereizi ziren.

Heian Aroaren aurretik ere (794-1185), eskualdean arrantzaleak eta nabigatzaileak bizi ziren, eta Japonia defendatu zuten piraten eta mongolen inbasioen aurka.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shikoku uharteko ipar-mendebaldean dago. Iparraldean, Setoko Barne Itsasoa du; ekialdean, Kagawa eta Tokushima; eta hegoaldean Kōchi.

Barnealdean, mendi altuak daude (Ishizuchi mendia uharteko garaiena da) eta kosta-lerro luze bat du. Setoko Barne Itsasoko uharte asko ere Ehime prefeturakoak dira. Prefeturako muturrik mendebaldekoena Sadamisaki penintsula da, Japoniako penintsularik estuena.

Lurraldearen % 7 natura-parke gisa babestuta dago. Besteak beste, Ashizuri-Uwakai and Setonaikai parke nazionalak.

Bi klima-eskualde nagusi daude: Seto barne-itsasoaren kostaldeak klima mediterraneoa du, tenperatura altuak eta prezipitazio gutxi. Barnealderantz egin ahala, klima hotzago bihurtzen da, eta elurra egin ohi du. Beste klima-eskualdea Bungo kanalari dagokion partea da. Kuroshio itsaslasterraren eraginez, klima beroa du, eta euri ugari; tifoiak ere iristen dira, batzuetan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matsuyama inguruan, industria dago: ontziolak, industria kimikoa eta birfindegiak, papergintza eta ehungintza.

Landa-eremuetan, nekazaritza eta arrantza (arrain-haztegiak, perlak) dira jarduera nagusiak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Matsuyama (hiriburua, 515.068 biztanle)
  2. Imabari (170.986 bizt.)
  3. Niihama (123.329 bizt.)
  4. Saijō (112.543 bizt.)
  5. Shikokuchūō (91.688 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ehime (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan