Ekintza Talde Karlistak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ekintza Talde Karlistak - Grupos de Acción Carlista
Karlisten ikurriña
Karlisten ikurra
Siglak GAC
Sorrera 1960ko hamarkada
Ideologia Karlismoa eta Sozialismo autogestionarioa
Kokapena  Euskal Herria
 Katalunia
 Valentziako Erkidegoa
 Andaluzia
Ekintza eremua  Espainiar Estatua
Egoera Deseginda

Ekintza Talde Karlistak edo GAC —gaztelaniazko izenetik (Grupos de Acción Carlista) datorkio sigla— 1960ko hamarkadan sorturiko talde armatu karlista izan zen. Alderdi Karlista sozialismo autogestionarioranzko bidea hartzeko konpromiso falta eta moteltasuna zela eta sortu zen erakundea eta alderdi karlistako alderdi erradikala osatu zuten. Herrialde azpigaratuen borroka antikolonialistetan oinarritu ziren eta federalki antolatu ziren, Hego Euskal Herrian , Katalunian, Valentzian eta Andaluzian batez ere indarra hartuz. Ideologia karlista, sozialista eta autogestionario zuten. Ekintza Talde Karlisten ekintzak Alderdi Karlistaren barneko tentsioak eta alderdiak errepresio frankista pairatzea areagotu zuen. Erakundea ETArekin harremanetan egon zen ere, geroago Alderdi Karlistaren III Batzarrean alderdiak sozialismo autogestionarioa onartu zuenean desagertzeko.

[aldatu] Ekintza adierazgarrienak

  • 1970ko abuztuaren 26an Ekintza Talde Karlistetako bost kidek lehergailu txiki bat ipini zuten El Pensamiento Navarro egunkari karlistako inprimategian Javier María Pascual zuzendariaren egoera salatzeko, egunkaria kritiko bihurtu zenean Segovia probintziako Riazara erbesteratu baitzuten.
  • 1971ean Iruñeko Radio Requete irrati karlistaren aurka oldartu ziren eta ordu erdi iraun zuten egoitzaren barnean. Debora horretan, sei minutuz zinta magnetofoniko bat erreproduzitzea lortu zuten. Bertan diskurtso batez aparte, Gernikako arbola ereserki karlista zegoen grabatuta.

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo Loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak